GURE MASKOTA SEVILLARA DOA

Zorte on, Txurdin!

Vídeo

Talde batek partida historiko bati aurre egiten dion bakoitzean, partida horren atarian ez dira amaitzen zorte onaren nahiak, klasikoak "han ikusiko gara", agur instituzionalak, hunkigarriak... eta beste dimentsio batean dago atzo Anoetan gertatu zena.

Sevillara abiatu aurretik, Txurdinek Gipuzkoako zortzi klubetako homologoak hartu zituen etxean: Arin (Fortuna KE), Kizkur (Bera Bera Eskubaloia), Kangu (Bera Bera Baloncesto egokitua), Pino (Iraurgi Eskubaloia), Txapel (Tolosa Eskubaloia), Gipu (Gipuzkoa Basket), Ludo (Bidasoa Eskubaloia) eta Gar (Bizi Hadi Kirol Taldea).

Anoetan berriro erakutsi zuten besteei irribarrea eragiteaz gain, haien artean ere asko dibertitzen direla. Txikienak agurtzeko dendan tarte bat eman ondoren, Txurdinek bere lagunei agur esan eta energiaz eta ilusioz gainezka zegoen maleta bat prestatzera joan zen. Bidea hasi da.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!