REAL SOCIEDAD – GETAFE CF (14:00)

Energia berarekin


Iragan asteazkeneko partidako adrenalina oraindik gorputzean dagoela, Realak Getafe CF hartuko du gaur eguerdian LaLigako seigarren jardunaldian Reale Arenan. Jokalariak egiten ari diren ahaleginen pilaketa azpimarratzekoa da, Real Madriden eta Interren aurkako azken lehiak exijentzia handikoak izan dira, baina gaur egungo futbolak sakrifizioan jarraitzea eskatzen du eta horregatik gaur ere energia berberarekin egingo dute salto berdegunera.


Talde urdinak sendotasuna berreskuratu du Bordalasen eskutik eta ziur xehetasun gutxiren arabera erabakiko den neurketa bat planteatuko dutela. Bere errefortzuak puntuak ematen ari dira, Diego Rico txuri-urdin ohiak Carmona gazteari emandako asistentziari esker CA Osasuna mendean hartu zuen duela zazpi egun. Horiez gain, Oscar Rodriguez eta Mason Greenwood ere izan dira, euren karrerak berrabiarazteko bigarren aukera baten bila dabiltzan gazteak.


Gure Reala Champions Leagueko txapeldunordearen aurrean lehiatzen ikustearen oilo-ipurdiarekin jarraitzen dugu. Taldeari gertatzen ari zaion on horri guztiari jarraipena emateko eta Ligan beste pauso bat emateko unea da. Energia berarekin jarraitu behar da. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!