REAL BETIS 1-0 REAL SOCIEDAD

Eraginkortasun kontua

Vídeo

Realak bat eta huts galdu du eguerdian Real Betisen aurka Benito Villamarinen jokatutako partidan. Etxekoak eraginkorragoak izan dira eta puntuak eraman dituzte. Txuri-urdinek aukera argiak izan dituzte, gutxienez, berdinketa lortzeko, baina ez dute asmatu eta esku hutsik bueltatu dira.

Kosta egin zaio Realari partidan sartzea. Pixkanaka etxekoen nagusitasuna parekatzen joan dira eta goruntz ari zirenean iritsi da etxekoen gola. Korner baten ostean Juniorrek bat eta hutsekoa egin du. Atsedenaldiaren aurretik Realak berdinketa izan du eskuetan, baina ez Sandro ez Zurutuzak ez dute asmatu Pauren aurrean.

Bigarren zatian Realak indar gehiagorekin joan da golaren bila eta aukera ugari izan ditu. Asko. Emitza positiboa lortzea merezi izan du, baina ez da fin ibili azken metrotan. Baloia ez da sartu eta nahiz eta sentsazio onak izan diren partidaren azken txanpan, donostiarrak esku hutsik datoz etxera.

Bolada ona apurtzen da baina ez dago denbora gehiegi horretan pentsatzen egoteko. Asteazkenean zita garrantzitsua dugu. Kopako itzuleko partida Celtaren aurka, eta aurrera egin nahi dugu. Aupa Real.

Fitxa teknikoa:

Real Betis: Pau López, Francis, Mandi, Bartra, Sidnei, Junior, William, Guardado (Boudebouz, min.18), Lo Celso, Joaquín (kap) (Tello, min.67) y Loren (Javi García, min.84).

Real Sociedad: Moyá, Gorosabel, Le Normand, H. Moreno, Theo, Zubeldia (Januzaj, min.75), Illarra (kap), Zurutuza (Merino, min.60), Oyarzabal (Juanmi, min.69), Sandro y Willian J.

Gola: 1-0: Junior, min.33.

Epailea: Cuadra Fernández. Txartel horiak etxeko Lo Celso, Junior, Mendi eta Williamentzat eta kanpoko Theo eta Willian Joserentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!