Realak garaipen garrantzitsua lortu du Ciutat de Valencian. Bigarren zati ona burutu ondoren txuri-urdinek etxekoen lehen gola irauli dute hiru puntuak lortu ahal izateko.
Levantek hasieran lortu du gola. Chemaren ezkerkadak Llorenten jo du eta baloia sareetara joan da. Reala ez da ondo hasi. Ezin izan da arriskuarekin iritsi Oierren atera. Etxekoak hobe aritu dira.
Bigarren zatian taldeak erantzun egin behar zuen. Entrenatzaileak aldaketak egin ditu berdinketa bilatzeko. Moyak etxekoen bigarrena saihestu du eta ondoren Theok gertu izan du gola jaurtiketa gurutzatu batean. Realak partida estutu du eta lau minututan markagailua irauli du. Lehenbizi Theok, ezkerkada baten bidez, berdinketa lortu du. Ondoren Juanmik bigarrena egin du. Oyarzabalek, kontraeraso batean, garaipena berretsi du. Taldeak garaipena berreskuratu du. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Levante UD: Oier, Jason, Chema R., Postigo, Rober Pier, Prcic (Roger, min.84), J. Campaña, A.J.Morales (kap), Bardhi, Boateng eta Mayoral (Coke, min.77).
Real Sociedad: Moya, Gorosabel (Zurutuza, min.46), Aritz, Llorente R., H. Moreno, Theo, Zubeldia (Juanmi, min.56), Illarra (kap), Oyarzabal, Januzaj y Willian J.
Golak: 1-0: Chema, min.4. 1-1: Theo, min.73. 1-2: Juanmi, min.77. 1-3: Oyarzabal, min.83.
Epailea: Medie Jimenez. Txartel horia erakutsi die etxeko Chema, Boateng, A.J. Morales, Bardhi, J. Campaña eta Oierri eta kanpoko Illarrari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin