Gaur arratsaldean beti aurpegia ematen duten bi talde aurrez aurre ikusten dira. Realak eta Celtak, bi taldeak, une onean heldu dira norgehiagokara. Txuri-urdinak, Matarazzoren etorrerak eman dien eragin positiboarekin eta celtiñak jokoan egon diren azken hemezortzi puntuetatik hamasei lortu dituen dinamikarekin.
Celta morala gorantz duen taldea da. Talde xumearen etiketa kendu du gainetik eta, Giraldez iritsi zenetik, Celta talde ausarta da, nortasun handikoa eta, batez ere, bere aukeretan ehuneko ehunean sinesten duena. Harrobiko jokalariei esker pertenentzia-sentimendua txertatu dio, duela urte gutxi zena baino talde askoz ere arriskutsuagoa bihurtuz.
Raduk atean eman dion sendotasunak, Starfelt, Minguez edo Marcosen segurtasunak atzealdean, Ilaixen motorrak zelai erdian eta goian duten eraginkortasun handiak, Aspas, Borja, Bryan Zaragoza edo Swedberg bezalako jendearekin, talde oso lehiakorra egiten dute.
Joera markatzen duen lehia izan daiteke. Garaipen batek goikaldean daudenei begiratzea suposatuko luke. Bestela, gogor jarraitu beharko da taularen estutasunak ahazteko. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin