KIROL BALIOEN DEUSTU SARIA

Ereduei omenaldia

Mikel Oyarzabal jokalariak eta Mariasun Quiñones realzale ohiak Deustuko Unibertsitateak banatzen duen ‘Kirol Balioen Deustu Saria’ jaso dute gaur arratsaldean. Sari honen helburua da kirol-jardunaren bidez giza balio unibertsalak defendatu eta sustatzeko bereziki garrantzitsuak izan diren pertsona, erakunde edo ekimenak saritzea eta jendaurrean aitortzea. Ikasketekiko konpromisoagatik saritu dituzte biak gradua lortu ondoren, EAZ Oyarzabalek eta Lehen Hezkuntza Quiñonesek, futbol profesionalaren munduan hazten ari ziren bitartean. Merezitako omenaldia jokalekutik haratago dauden pertsonentzat.

“Gizartearekiko konpromisoa”

Roberto Olabek, Realeko futbol zuzendariak, ekitaldian azpimarratu nahi izan du “Real Sociedad eredua identitate ereduan, kudeaketa ereduan, joko ereduan eta garapen ereduan oinarritzen dela. Azken horren zutabeak dira hezkuntza, gizarteak seme-alabak zaindu, lagundu eta prestatzeko duen agindua eta haienganako konpromisoa. Mutil eta neska bakoitza Gipuzkoako gizartearen proiektu bat da, eta erronka eliteko kirolari baten garapena izan behar da, bere garapen akademikoarekin batera, pertsona bat”. Angel Oyarzun presidenteordea izan da errepresentazio txuri-urdinaren buru.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!