REAL SOCIEDAD 1-2 LEVANTE UD

Erreakziorik gabe

Vídeo

Realak bat eta bi galdu du Levante UD taldearen aurka gaur goizean Zubietan. Donostiarrek ondo hasi dute norgehiagoka, baina bigarren zatian ez dute erreakzionatzea lortu kanpokoek emaitzari buelta eman diotenean.

Txuri-urdinak nagusi izan dira lehen zatian, partidaren pisua eramanez eta askotan aurkariaren areara iritsiz, baina aukera gutxi sortuz. Behin eta berriro saiatzeak, hori bai, gol moduan izan du bere saria atsedenaldia baino lehen. Amaiurrek atezainaren pasea geldiarazi du hanka luzatuz eta baloia sare barrura sartu da. Ez da oso ohikoa, baina berdin kontatzen du.

Kanpokoak askoz hobeto irten dira aldageletatik eta Sosaren eta Alharillaren pare bat abisuren ondoren, partida berdintzea lortu dute: Arquesen eskuinkada area aurrealdetik zutoinera, aldaratzea Emma urruntzen saiatzen da, aurrelariaren gorputzean jotzen du eta baloia sartzen amaitzen da. Txuri-urdinek ezin izan erantzunik aurkitu eta amaierarako hogei minuturen faltan, Sosaren eta Chaconen arteko konbinazio bat azken honen buruz burukoarekin amaitu da. Donostiarrak amaierara arte saiatu dira eta berdinketa lortzeko abagunea izan dute azken jokaldian, baina Tarazonak Lavogezen errematea zapuztu du.

Porrot gogorra bolada txar hau etetea lortzen ez duen Realarentzat. Datorren igandean, beste aukera bat Atlético de Madrid bezalako aurkari zuzen baten aurka.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Lete, Emma, Lucía, Apari, Cecilia, Andreia, Cahynová (E. Guridi, min. 81), Lezeta (Lorena, min. 46), N. Eizagirre (kap.) (Lavogez, min. 62), L. Pardo (Intza, min. 62) eta Amaiur (Mirari, min. 71).

Levante UD: Tarazona, Alharilla (kap.), M. Molina, Eva Alonso, Teresa, R. Carrasco, P. Fernández, Martín Sosa (A. Torrodà, min. 90), D. Arques (Bascu, min. 70), Ana Franco (Érika, min. 61) eta Chacón (Gabaldón, min. 90).

Goles: 1-0: Amaiur, min. 37; 1-1: D. Arques, min. 55; 1-2: Chacón, min. 75.

Epailea: Trujillano Gallardo. Txartelik gabe.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!