Realak astea itxi du partida erakargarri eta exijentzia handikoarekin. Osasunaren aurka txuri-urdinak hiru eta bi nagusitu dira Bergaran. Erritmoa hartzen joateko froga polita izan da. Garaipena Willian Jose, Zubeldia eta Pardoren golei esker iritsi da.
Agorrosineko zelaiak itxura paregabea aurkeztu du partidarako. Zaleek partida polita ikusi dute, helburu politak dituzten bi taldeen artekoa. Lehen zatia parekatua izan da eta, nahiz eta Reala hazten joan den apurka, Osasunak hartu du aurre Vidalen gol batekin. Ondoren, Willian zutoinera eta baita Meridak ere. Lehen zatia amaitu aurretik, aurrelari brasildarrak berdinketa egin du bakarkako jokaldi batean eta vuelta markagailuari Zubeldiaren bolea ederrarekin.
Bigarren zatian lehenbizikoan baina aukera gutxiago izan dira. Nahiz eta partidak erritmo eta intentsitate ona izan, markagailua ez da mugitu amaiera arte. David Garciak binakoa egin dueta Pardo, área kanpotik, hirugarrena. Garitanoren taldeak atseden izango du bihar eta astelehenean besta lan aste bat hasiko dute, bi lagunartekorekin. Asteazkenean Tafallan Real Zaragozaren aurka eta larunbatean Irunen Athletic Clubaren aurka.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Rulli, Zaldua, Aritz, Zubeldia, H. Moreno, Illarra (kap), Zurutuza, Sangalli, Oyarzabal, Juanmi eta Willian J. Bigarren zatian: Moyá, Gorosabel, Le Normand, Lapeña, De la Bella, Guevara, Merino, R. Pardo, Capilla, Merquelanz eta Bautista.
CA Osasuna: Juan Pérez, Nacho Vidal, Unai García, Aridane, Oier (kap), Luis Perea, Imanol García, Olavide, Fran Mérida Kike Barja eta Xisco. Bigarren zatian honakoek jokatu dute: Moncayola, Herrando, Roberto Torres, Miguel Díaz, Martínez, David, García, Brandon y Flaño.
Golak: 0-1: Nacho Vidal, min.12. 1-1: Willian J., min.37. 2-1: Zubeldia, min.45. 2-2: Garcia, min.85. 3-2: R. Pardo, min.86.
Epailea: Rezola Etxeberria. Txartelik gabe.