JON ANDER OLASAGASTI

Akordioa Levante UD-n joka dezan

Reala eta Levante UD akordio batera iritsi dira Jon Ander Olasagastik talde granotan joka dezan.

Realak eskerrak eman nahi dizkio Olasari klubean egon den urteetan erakutsitako konpromisoagatik, arduragatik eta profesionaltasunagatik, eta, aldi berean, bere etorkizun pertsonal eta profesionalerako onena opa dio.

Jon Ander Olasagasti kadete adinean iritsi zen Zubietara, eta bertan hasi zen txuri-urdin harrobian. 21-22 denboraldian lehen taldearekin debuta egin zuen, Panaderia Pulidoren aurka Kanaria Handian jokatutako Kopako partidan. Ordutik, Groseko erdilariak gure koloreak defendatu ditu LaLiga, Errege Kopa, Champions League eta Europa Leaguean 58 partida ofizialetan. Eskerrik asko, Jonan. Zorte on etorkizunean!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!