bazkideak

Eserlekua aukeratzeko asteroko hitzorduak

Eserlekua aukeratzeko prozesuak erritmo onean jarraitzen du. Arcco Amarako Arreta Gunea pasa den astean estreinatu zen, Aitor Zabaleta Harmailaz interesatuta zeuden bazkideentzako hitzorduekin. Arrazoi desberdinengatik hitzordua aldatu duten pertsona gutxi batzuk kenduta, bidalitako 623 hitzordu hartuko dira aste honetan.

Ostegun honetatik aurrera, gainerako harmailetako bazkideak joango dira Arreta Gunera. Pasa den ostegunean 253 hitzordu bidali ziren guztira, posta elektroniko bidez, eta hitzordu horiek aste honetako ostegunetik larunbatera bitartean hartuko dira. Posta elektronikoa, taldeak ordezkari aukeratutako pertsonari bidali zitzaion, eta, galdetegia modu indibidualen bete dutenen kasuan, bazkideari berari.

Horrez gain, gaur, asteartea, datorren asteko astelehenean, asteartean eta asteazkenean, hau da, hilak 14, 15 eta 16an hartzea aurreikusten diren hitzorduak jakinarazi dira, komunikazio bide beretik. Aste honen bukaeran bidaliko dira datorren astearen bukaerarako hitzorduak. Birkokapenen prozesuak aurrera egin ahala, hitzordu kopurua handitu egingo da.

Astero, hurrengo asteko hitzorduak argitaratuko dira gure web gune ofizialean; horrela, gure bazkideek hitzorduaren posta elektronikoa nahiko aurrerapenez jasoko dute, hitzorduari begira antolatu ahal izateko. 

Hona hemen esteka bat eserlekua aukeratzeko prozesuaren gaineko galderarik ohikoenekin.

Hitzordua baieztatu posta elektronikoaren bidez

Posta elektronikoaren bidez bidalitako hitzordua baieztatu behar duzu. Aste honetan edo hurrengo astean hitzordua baduzu eta posta elektronikoa ez baduzu jaso, 900 535 798 telefonora deitzea eskatzen dizuegu. Horrela, hitzorduko ordua baieztuko dizuegu.

Ordezkariek bere taldeko edozein pertsonaren esku delegatu ahal izango du hitzordua. Ordezkariaren ordez hitzordura doan pertsonak bere bazkide txartela edo NANa aurkeztu beharko du. Proposatutako egunean joatea ezinezkoa bada, beste egun batzuk eskainiko zaizkio, baina lehentasuna galduko da bazkide kopuru batekiko.

Gogoratu pasa den astean Tribuna Nagusiaren Goialdeko eta Ekialdeko Tribunaren Goialdeko bazkideei ere emaila bidali zitzaiela, euren eserlekua mantentzen dutela baieztatzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!