ESERLEKUA AUKERATU

Prozesuari buruzko zalantzak

Nora joan behar dut eserlekua aukeratzeko?

Berez konplexua den prozesu hau arindu nahian, 144 metro karratuko leku bat prestatu da Arcco Amara merkataritza guneko lehen solairuan. Prozesuari lotutako gestio guztiak Arcco Amaran egingo dira, eta, beste gai batzuetarako, bazkidearentzako arreta Anoetako bulegoan egiten jarraituko da. Astelehenetik larunbatera izango da arretarako ordutegia, 9:30etik 20:00etara, etengabe.

Egokituta al dago Arcco mugikortasun urria duten pertsonentzat edo gurpildun aulkian daudenentzat, pertsona horiek hitzordura joan ahal izateko?

Bai, lokalak  igogailua dauka eta ez du oztopo arkitektonikorik; beraz, irisgarria da. Era berean, aparkalekua ez ezik, 3 ate ditu kaletik sartzeko. Sarrera batean eskailera mekanikoak daude igotzeko, eta beste bietan, berriz, igogailua eta eskailera mekanikoak.

Eserlekuak internet bidez aukeratu daitezke?

Birkokapenen fase hau konplexua denez, eserlekua bertara joanda aukeratu beharko dute bazkideek, egun duten eserlekua mantendu  nahi duten Tribuna Nagusiaren Goialdeko eta Ekialdeko Tribunako bazkideek izan ezik.  Horrez gain, prozesuaren konplexutasuna dela eta, uste dugu bazkideari arreta zuzenean ematea dela bazkidearentzat aukerarik hoberena.

Noiz jasoko dugu hitzorduaren emaila?

Taldearen ordezkariak eta  modu indibidualean izena eman duen bazkideak astebeteko aurrerapenez jasoko dute hitzorduaren egun eta orduaren emaila. Horrenbestez, eserlekua aukeratzeko prozesuaren hitzorduak ere astetik astera progamatuko dira. Klubak aurreikusten du astean mila hitzordu ingururi erantzungo zaiela.

Eta proposatutako egunean joaterik ez badaukat?

Hitzorduaren egunean eta orduan joaterik ez badaukazu, hainbat aukera eskainiko zaizkizu hoberen datorkizuna aukeratzeko; halere, lehentasuna galduko duzu zure hitzordutik hurbil dauden egunetarako deituta dauden eta eman zaien eguna eta ordua onartu duten bazkide batzuekiko.  

Joan al daiteke hitzordura taldeko ordezkaria ez den norbait edo bazkide ere ez den norbait?  

Bai, talde bereko beste norbaiten esku utzi daiteke hitzordua. Zure taldekoa ez den pertsona baten esku ere utzi ahal izango da, baldin eta pertsona horrek taldeko kideren baten bazkide txartela aurkezten badu. Galdetegia modu indibidualean bete duen bazkideak ere eskuordetu ahal izango du bere hitzordua, eta kasu horretan ere hitzordura doan pertsonak bazkide txartela aurkeztu beharko du.

Oraindik ez dut hitzordua jaso eta kezkatuta nago, izan ere, agian ezingo dut interesatzen zaidan zelaiko gunea aukeratu. Zer egin dezaket?

Zure hitzordua puntuazioen rankingaren arabera finkatuko da, eta era mailakatuan eta progresiboan antolatuko dira hitzorduak. Rankingean duzun posizioak eserlekuen aukerak baldintzatuko ditu. Dena dela, gune bat aukeratu nahi baduzu eta gune hori jada okupatuta badago, saiatuko gara zure premietara egokitzen diren antzeko guneak eskaintzen, 40.000 pertsonako edukiera baten barruan.  

Eserlekua aukeratu aurretik, ikusi ahal izango dut nire eserlekuaren ikuspegi simulatua?

Bai. Hitzorduan simulazio bat aurkeztuko dizugu, zuk nahi duzun eserlekutik zelai berria nola ikusten den erakusteko.

Talde bereko zenbat pertsona joan daitezke hitzordura?

Leku eta antolaketa arrazoiengatik, ARCCOn gehienez ere talde bereko bi pertsona hartuko dira.

Zer dokumentazio eraman behar da hitzordura?

Bazkidea baldin bazara, identifikatu zaitez, dela zure bazkide txartelarekin dela zure NANarekin. Bazkide berria bazara, fitxa hau bete beharko duzu eta hitzordura eraman

Eta hitzorduaren emaila jasotzen ez badut eta Realarekin harremanetan jarri orduko nire hitzorduaren eguna jada igaro bada?

Mesedez, prozesuaren fase honetan egon adi eta begiratu posta elektronikoa (spamak ere begiratu). Posta elektronikoa eman ez diguten bazkideak gutxi dira eta horiekin telefonoz jarriko gara harremanetan. Saiatuko gara komunikazioa indartzen, gure ohiko kanalen bitartez.  900 535 798 telefonora deituz edo [email protected] helbide elektronikora idatziz ere egin dezakezu kontsulta.

Nola sortu da zure taldearen puntuazioa rankingean?

Puntuazioen rankinga printzipio eta baremo hauetan oinarrituta ezarri da: antzinatasuna, akzioak eta 17-18 denboraldiko asistentzia. Esteka honetan ikus ditzakezu informazioa eta kalkulua egiteko erabili diren baremoak.       

Nola ikus dezaket puntuazioen rankinga?

Esteka honetan duzu argitaratutako rankinga.

Hitzordura joan beharko dugu Tribuna Nagusiaren Goialdeko eta Ekialdeko Tribunaren Goialdeko bazkideok?

Ikusi  beharko da zer aukera egin den. Tribuna horietako bazkideek egun duten egoera mantentzea erabaki badute, ez duten hitzordura joan beharrik izango. Posta elektroniko bat bidaliko zaie, eserlekua mantentzen zaiela baieztatzeko. Tribuna horietako bazkide bazara eta beste gune bat aukeratu baduzu, email bat bidaliko dizugu hitzordura joan beharko duzula esateko. Tribuna horietako bazkide izan eta egoera mantentzea erabaki duten bazkideek beren taldean beste gune batzuetako kideak, bazkide berriak edo sei urtetik beherako bazkideak hartu badituzte, eskaera hori kudeatzera joateko deia egingo zaie.

Nire lekua mantendu nahi dut, egin al dezaket hori?

Bota ez diren tribunetako bazkideek baino ezingo dute hori egin. Hau da, Tribuna Nagusiaren Goialdeko eta Ekialdeko Tribunaren Goialdeko bazkideek baino ez. Gainerako tribunetan, egun daudenak ez bezalakoak direnez, hau da, beren ilara eta eserlekuak egun daudenekin bat ez datozenez, ezin izango da egun duzun eserlekua mantendu, baina bazkideak eskatzen badu bere eserlekuaren antz handiena duen beste bat bilatuko zaio.  

Tribuna Nagusiaren Goialdeko eta Ekialdeko Tribunaren Goialdeko bazkidea naiz eta bere egunean eserlekuz aldatzea erabaki nuen.  Eserleku aldaketa gure gustukoa ez balitz, berreskuratu ahal izango genuke gure eserlekua?

Bai Hitzorduan dauzkazun aukera guztiak aurkeztuko zaizkizu, eta egun duzun eserlekua mantentzea erabakitzen baduzu, horrela gestionatuko dugu.

Orain konturatu gara taldeko kide batzuengatik gure puntuazioa txikiagoa dela. Desegin al daiteke taldea eta, esaterako, beste bi talde berri eta ezberdin sortu?

Jakinarazi denez, datuak prozesatu eta gero, taldeetan aldaketarik egiten bada guztirako rankinga ere aldatuko da. Horrenbestez, ezin izango da beste talde berri eta ezberdin bat sortu.

Bazkide egin nahi dut eta bazkide talde batean izena eman dut. Itxaron behar al dut bazkideek beren eserlekua aukeratu arte niri deitzeko?

Ez, gutxienez bazkide batek osatutako talde bateko kide diren bazkide berriei taldeko gainerako kideei batera deituko zaie, baina taldeko ordezkariak jasoko du hitzorduaren proposamena, posta elektroniko bidez.

Bazkide berri egin nahi dut, noiz kobratuko didate nire abonamenduaren lehen kuota?

2018-19 denboraldiaren hasieran, prozesu guztia amaitu eta gero.

Ipar hondoko harmailara joan nahi dut, nola izango da birkokapeneko prozesua?

Hitzorduan jada aukeratu eta ikusi ahal izango duzu ipar hondoko harmaila berrian aukeratu duzun eserlekua. Hurrengo egunetan, birkokapenen fasea itxi ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara behin-behineko eserleku bat esleitzeko zelaiko beste gune batean, ipar hondoko harmaila eraiki arte. 2019-20 denboraldian erabili ahal izango duzu ipar hondoko harmaila berriko zure eserlekua.

Noiz eduki ahal izango dugu informazio zehatzagoa Hospitality guneei eta Palkoei buruz?

Datozen egunetan informazio zehatza emango dugu.

Noiz jasoko ditugu bazkide txartelak?

Datorren denboraldia hasi baino lehen bidaliko dira bazkide txartelak, zehaztu diguzun posta helbidera.

Noiz erabili ahal izango dut nire eserleku berria?

Datorren denboraldian Anoetan jokatzen den lehen partidan, ipar hondoko harmailan eserlekua aukeratu duten bazkideak izan ezik, izan ere, harmaila hori oraindik eraikitzen aritu dira eta, beraz, datorren denboraldian zelaiko beste gune batzuetan birkokatuta egongo dira.

Eserlekurik al dago gurpildun aulkian doazen pertsonentzat?

Bai, gurpil aulkian doazen pertsonentzako eserlekuak askoz gehiago izango dira eta eserleku horiek zelaiaren beheko eraztunaren inguruan kokatzen dira.

Zer baldintza bete behar dira partida Familientzako Harmailatik bizitzeko?

Anoetak familientzako harmaila bat edukiko du ipar hondoko harmaila berrian, beti etxekoak ondoan edukita  gure taldeaz gozatu nahi duten familientzat. Futbola ehunka familia realzaleren artean bizi ahal izango dute, baina ez hori bakarrik.   Familientzako Harmaila horren inguruan dauden guneak ere erabili ahal izango dute ondo pasatzeko eta entretenitzeko, igandero zuen esperientziak laurogeita hamar minutu baino gehiagokoa izan dadin.  Eta ez hori bakarrik. Futbolera familian etortzeagatik ere deskontuak edukiko dituzue. Kontsultatu deskontu horiek esteka honetan.

Zer baldintza bete behar dira Aitor Zabaleta Harmailara joateko?

Arima uztea izango da eskatuko zaizun gauza bakarra. Animatzeko, abesteko, taldea bultzatzeko. Zutik egon behar izateaz aparte ez duzu beste obligaziorik edukiko,  eta harmaila horretako kide guztiek, gainera, jantzi berdina edo antzekoa jantzi beharko dute. Aurreikusita dago, halaber, Aitor Zabaleta Harmailako lagunarteek txoko bat edukitzea zelaiaren barruan eta harmailatik bertatik kanpo. Datozen egunetan informatzen jarraituko da.

Zenbat pertsonarentzako lekua dauka Aitor Zabaleta Harmailak? Eta Familientzako Harmailak?

Aitor Zabaleta Harmailak eta Familientzako Harmailak 2.000 eta 2.700 pertsonarentzako lekua dute, hurrenez hurren. Halere, eskari kopuruaren menpe egongo da.

Denboraldia hasi ondoren eserlekuz aldatu nahi badut, egin ahal izango dut?

Bai, jarri zaitez harremanetan klubarekin eta formularik malguena bilatuko dizugu. Kontuan izan aurretik gainerako bazkideek eserlekua aukeratuta edukiko dutela, bazkide berriak sartuko direla eta ipar hondoko harmailako bazkideak birkokatuta egongo direla.  Horregatik garrantzitsua izango da hitzorduko aukeraketa, ondorengo edozein aldaketa baldintza horien menpe egongo baita. 

Bereizita egongo al dira talde bisitariaren gunea eta ondoko tribuna?

Bai, bereizita egongo dira.

Noiz aplikatuko dizkidate Realzale Programan metatutako deskontuak?

Egungo bazkideen kasuan, 2019ko urtarrilean jasoko duzue 2018an Realzale Programan metatutako puntuengatiko hobaria (urteko ordainketa modalitatea edukiz gero) edo 2019ko urtarrilean, apirilean eta urrian (ordainketa zatituko modalitatea edukiz gero).  Kasu bietan, hobaria dagokion kuota kobratu ondoren eskuratuko da (lehenengo kobratuko da, ondoren ordaindu)

Aurretik Lehen RS Laguna, RS Fan edo soil-soilik Akziodun kategoria eduki duzuen bazkide berriak bazarete, bazkide berri gisa alta eman arte metatutako puntuengatiko hobaria lehen ordainketaren unean bertan eskuratuko duzue. Bazkide berri gisa alta emandako egunetik 2018ko abenduaren 31ra arte metatutako puntuengatiko hobaria 2019ko urtarrilean eskuratuko da (urteko ordainketa modalitatea edukiz gero), edo 2019ko urtarrilean, apirilean eta urrian (ordainketa zatituko modalitatea edukiz gero).

Kasu batean zein bestean, hobaria jaso ahal izateko ezinbestekoa da kuota ordainketa helbideratuta edukitzea.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!