Hauek dira etorkizuneko Anoetan eserleku berri bat aukeratzeko prozesua arautuko duten printzipioak:

1.a

Anoeta berriak 40.000 pertsonarentzako lekua edukiko du, 19/20 denboraldian, beraz, eserleku gehiago egon dira aukeratzeko.

2.a

Bazkide guztiek banaka edo taldeka aukeratu ahal izango dute, Anoeta berriko eserleku berrirako formularioan emandako informazioaren arabera.

.

3.a

Puntuazio indibidual bat kalkulatuko dugu antzinatasunaren, akzioduna izatearen eta Anoetara etorritako aldien arabera. Taldearen puntuazioa taldekideen puntuazioaren batez bestekoa izango da.

Puntuazio baremoak

Eserleku berria esleitzeko prozesua hurrengo baremoetan oinarrituta ezartzen den hurrenkeraren arabera egingo da

Hobaria antzinatasunagatik

Antzinatasun urte bakoitza “x”-rekin biderkatuko da, taularen arabera:

  • 0 - 2 urtekoa x 1
  • 3 - 4 urtekoa x 3
  • 5 - 6 urtekoa x 6
  • 7 - 10 urtekoa x 7
  • 11 - 15 urtekoa x 8
  • 16 - 20 urtekoa x 9
  • 21 - 25 urtekoa x 10
  • 26 - 30 urtekoa x 11
  • 31 - 35 urtekoa x 12
  • 36 - 40 urtekoa x 14
  • 41 - 45 urtekoa x 16
  • 46 - 50 urtekoa x 18
  • 51 urte baino gehiagokoa x20

Hobaria akziodun izateagatik

6 puntu akzio bakoitzeko

Hobaria 17-18 denboraldiko asistentziagatik (ligako partidak, martxoaren 17ko jardunaldira arte, hori barruan sartuta)

  • %50-66ko asistentzia: 10 puntu
  • %66-75eko asistentzia: 20 puntu
  • %76-99ko asistentzia: 30 puntu
  • %100eko asistentzia: 50 puntu

4.a

Bazkide bakoitzak beste bazkide bat sartu dezake taldean, batez bestekoan eraginik eduki gabe. Taldeko bazkide berriak bazkideak baino gehiago badira, bazkideen puntuak batuko dira eta bazkide berrien guztirako kopuruarekin zatituko da.

Adibidez: 2 bazkidek (100na puntu) eta 3 bazkide berrik osatutako taldea.

Taldearen puntuazioa: (1. bazkidearen puntuazioa + 2. bazkidearen puntuazioa) / bazkide berrien kopurua (100+100) / 3 = 66,666

5.a

Egungo bazkideek ez dute beren eserlekua bermatuta. Bazkide berrien kopurua mugatuta dago, datorren denboraldian egongo den leku libre maximoak baldintzatuta dago. Beraz, leku guztiak betez gero, bazkide berriei eserlekuak erreserbatuko litzaizkieke beren taldearen ondoan, 19/20 denboraldiko obren amaierarekin batera.

6.a

Eserlekua esleituta duten BAT, BI, HIRU, LAU, BOST, SEI kategoriako bazkideak leku libreak egotearen menpe daude.

KONTAKTUA