Anoetako Estadioaren lanek ez dute etenik. Ipar Hondoko eraispenaren ostean, atzo goi ekialdeko tribuaren eserlekuak aldatzen hasi ziren. Goi ekialdeko tribunaren lehen 12 ilaren eserleku berriak prest egongo dira Celta de Vigoren aurkako partidarako, azaroaren 26an jokatuko den neurketarako. Eserlekuak Aitor Zabaleta Harmaileko, behe tribunetako eta goi hego hondoko berdinak dira. Goi ekialdeko tribunan eserlekuak txuri-urdinak izango dira eta klubaren izena aipatuko da: Real Sociedad. Azaroaren 26an ikusiko da.
Ondorengo datetan goi ekialdeko tribunan falta diren eserlekuak aldatuko dira, goi tribuna nagusiko eserlekuak ere. Horrela, Ipar Hondoko eta Familientzako Harmailen eraikuntza falta izango da soilik. Denbora gutxi barru estadioa guztiz berria izango da eta zale guztiek gozatuko dute.
    
                    
                
Disfruta de tu nuevo carnet digital	
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin