Emozioen eta San Sebastian Egunaren ondoren, LaLigan zentratzeko unea da. Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldeak Vallekaseko estadioa bisitatuko du sailkatze taularen burua estutzeko hiru puntu lortzeko asmoz. Gainera, modu horretan FC Barcelonaren aurkako hurrengo hurrengo asteazkeneko final laurdenetako norgehiagokara bete-betean iritsiko da taldea.
Andoni Iraolaren taldeak denboraldi bikaina osatzen ari du. Bederatzigarren postu eroso batean, garaipena lortzen saiatuko dira Europako posizioengatik borrokatzeko ilusioaren sua piztu ahal izateko. Isi Palazon eta Sergio Camello dira erasoko mehatxu nagusiak, eta txuri-urdinek fresko dute joan den abenduan Reale Arenan madrildarren aurka jokatutako partida.
Txapelketak berriro markatzen digu astero hiru partida jokatzea. Jokalarien erantzuna bikaina izan da hilabete hauetan guztietan, baina ahaleginak areagotzeko unea da. Egindako lanak merezi du. Gaur hasiko da, Vallekasen, LaLigan. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin