Abuztuaren 30ean Oviedon (19:00etan) jokatuko den partidarako sarrerak eska ditzakezu. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak 645 sarrera jasoko ditu, 30 euroko prezio bakarrean.
- 440 sarrera bazkideen eta RS Fan-en eskaeretarako.
- 65 sarrera klubaren konpromisoetarako.
- 140 sarrera laguntaldeentzat.
Sarreren eskaera realsociedad.eus-en bitartez esklusiboa izango da gure bazkideentzat eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik hurrengo astelehenera arte, biak barne, egin behar da. Epea astelehenean 12etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileek eta laguntzaileek bazkideak edo RS Fan izan beharko dute.
Behin eskaera epea bukatzen denean, kupoa gainditzen bada zozketa egingo da eskaera egin duten guztien artean. Sarituak posta elektroniko bat jasoko dute astelehenean sarrerak jasotzeko. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da. Sarrera jasotzean, asteartean, ez da onartuko datuak aldatzea edo sarrera itzultzea.
Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.