Ezin izan da motzez jantzi, baina ahazten ez diren txalo zaparrada jaso du. Anoeta guztia zutik ipini da Mikeli merezitako omenaldia eskeintzeko. Bizkarrean 300 partida ofizial edukita, Malaga CF-ren aurkako partidaren aurretik arrasatearrak, bere bikote eta Maia eta Danel seme-alabekin batera, entitatearen Urre eta Brillantezko Intsignia jaso du Jokin Aperribay presidentearen eskutik. Atzelariak berriro ere zalego txuri-urdinak dion maitasuna sentitu du, eskerrak emanez Mikelek Realari eman dion guztiagatik. Arima, izpiritua, esfortzua, talde-lana, nortasuna, sentimendua, izaera, baloreak… Eredu bat denentzako, zelai barruan eta kanpoan. Eta azken irudi bat Anoetan, taldekideekin atera duena, haiek bere omenez kamisetak jantzita zituztela. Eskerrik asko, Mikel.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin