GONZALO ARCONADAK ERRETIROA HARTU DU

"Eskertuta futbolak eman didan guztiagatik"

Vídeo

Eskertuta eta gauza desberdinak egiteko gogoz doa. Gonzalo Arconadak bere kirol ibilbideari amaiera eman dio bere biziko klubean, Realean. Aulkietan lau hamarkada baina gehiagotan zehar jokalariak formatzen eta maila ezberdinetako taldeak gidatzen aritu ostean, bere ibilbide luzea eta arrakastatsua atzean uztea erabaki du.

Langilea eta metodikoa, horrela oroitzen dute pasa den talde guztietako kideek. La Salleko ikasle, ikastetxe honetan bertan hasi zen bere aulkietako ibilbidea eta, oro har, bere futbolarekiko maitasuna. Geroago, bost denboraldi burutu zituen Club Deportivo Danaken, bere jatorrizko auzoan, Loiolan. Ondoren, urte onak eman zituen bai Real Unionen, bai Tolosan eta, baita ere, Beasainen, azkenengo honetan bi urte ikaragarri eginez. Hurrengo urtean, Gonzalok Realarekin sinatu zuen eta bost denboraldi on burutu zituen bertan. Lehen taldearekin aritzeko  aukera iritsi zitzaion, baina zortzi neurketa bakarrik egin ahal izan zituen talde txuri-urdinaren gidaritzapean. Aurrerago, Burgosen jarraitu zuen bere ibilbidea, eta oso gutxigatik ez zuen lortu bigarren mailarako igoera. Ostean, Numantzian, taldea lehenengo mailara sailkatzea lortuz, Almerian, Tenerifen, Mirandesen, Burgosen, Jaenen eta Barakaldon aritu zen. Bere ibilbidearen amaieran, bere klub kutunera itzuli zen, Realera, emakumezkoen taldeko gidari izatera. Bertan, hiru denboraldi aipagarri egin zituen eta Erreginaren kopa historiko bat irabazi zuen 2019an. Ibilbidearen amaieran, formakuntza taldeekin eta harrobiko jokalarien bakarkako hobekuntza lanetan aritu da.

Gipuzkoako futbolak eta, orokorki, futbolak, maitasunez gogoratuko du. Zorionak, Gonzalo!

Beheko bideoan ikusi dezakezu elkarrizketa osoa.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!