Euskadi Agenda 2030 Sarietako 'Konpromisoa' aitortza

Realari aitortza egin diote Euskadi Agenda 2030 Sarien bigarren edizioan, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) kudeaketan txertatuz lehiakortasun jasangarria sustatzen duten erakunde nabarmenen artean kokatuta. Aitortza horien xedea da euskal enpresa eta erakunde-sareak Garapen Jasangarrirako Helburuak eguneroko jardunean integratzeko erakusten duen konpromisoa agerian jartzea.

'Konpromisoa' kategorian jasotako aitortza honek helburu bikoitza du: alde batetik, egindako ahalegina publikoki aitortzea, eta bestetik, beste erakunde batzuentzat erreferente izan daitezkeen ereduei ikusgarritasuna ematea, Agenda 2030aren integrazioan ikuspegi estrategiko eta zeharkako batetik aurrera egiten jarrai dezaten.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!