Garaikurra Tokiora iritsi da «Real Sociedad Cup Tour» erakusketarako. Ekitaldia asteburu honetan izango da Blue-ing! espazioan.
Garaikurra Tokiora iritsi da «Real Sociedad Cup Tour» erakusketarako. Ekitaldia asteburu honetan izango da Blue-ing! espazioan.
Errege Kopa Japonian da dagoeneko. Donostiatik atera eta garaikurra Tokiora iritsi da, «Real Sociedad Cup Tour» erakusketaren atarian.
Ekitaldia azaroaren 28an (larunbata) eta 29an (igandea) izango da Blue-ing! gunean. Futbol kulturari eskainitako espazioa Tokyo Dome City gunean dago eta Japoniako Futbol Federazioaren (JFA) egoitza da.
Asteburuan zehar, Errege Kopa izango da protagonista nagusia. Japoniako zaleek titulua gertutik ikusteko eta garaikurrarekin argazkia ateratzeko aukera izango dute.
Erakusketan, gainera, jokalari txuri-urdinen kamisetak, atezainen eskularruak, eta bestelakoak egongo dira. Baita klubaren historiari, nortasunari eta futbol kulturari eskainitako gauzak ere. Bisitariek gune interaktiboak eta argazkiak ateratzeko txokoak aurkituko dituzte, eta ekitaldi honetarako berariaz diseinatutako produktu ofizialak erosi ahal izango dituzte.
Ekimen honekin, Realak Japoniako zaleekin duen lotura sendotzen jarraitzen du. «Cup Tour» erakusketaren helburua klubaren ondarea eta nortasuna Japonian etengabe hazten ari den komunitatera hurbiltzea da.
Datu praktikoak
- Datak: 2026ko azaroaren 28a (larunbata) eta 29a (igandea)
- Ordutegia: 10:00 – 18:00
- Tokia: Blue-ing!, Tokyo Dome City (1-3-61 Koraku, Bunkyo-ku, Tokio)
- Sarrera doakoa
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin