WE ARE REAL BOISE

Ongi etorri, Boise State University

Atsegin handiz hartu ditugu Boise State University-ko ikasleak gaur Anoetan. Taldeak "GUazen koparekin" museo berria ezagutzeko aukera izan du, John Bieter irakaslearen gidaritzapean. 

Anoeta estadioa ikusi ostean, "We are Real Boise" dokumentalaz gozatzeko aukera ere izan dute. Plazer handia izan da hamabost ikasle hauei gurean ongi etorria egitea eta Boiseko lagunak berriro hemen izatea. 

Bisita hau Realak eta Boiseko komunitateak duten harreman onaren isla da, azken urte hauetan, pasio eta errespetu handiz eraikitako erlazio batena alegia. 

Laister elkar ikustea espero dugu. Eskerrik asko bisita egin izanagatik!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!