REAL SOCIEDAD – AFC BOURNEMOUTH (OSTEGUNA, 21:00)

Informazio erabilgarria

Hona hemen biharko partidarako informazio erabilgarri guztia: Real Sociedad-AFC Bournemouth (21:00):

Garaiz iritsi

Estadiora garaiz iristea gomendatzen dizugu, ereserkiak entzun eta taldeak zelaira ateratzen diren uneaz gozatu ahal izateko. Ildo horretan, udaleko eta segurtasuneko arduradunek garraio publikoa erabiltzeko eta ibilgailu pribatua saihesteko deia egin dute, estadioaren inguruan zirkulatzeko.

19:00etatik aurrera trafiko-mozketak izan daitezke

Hala, Errondo pasealekutik autobusen ohiko etorrerak eta kanpoko taldearen zaleen presentzia masiboak eraginda, 19:00etatik aurrera trafikoa unean-unean eten daiteke Urumea pasealekuan, Madril hiribidean (Pio XII.etik aurrera), Errondo pasealekuan (Portutxo plazatik aurrera) eta Zorroaga pasealekuan (Toribio Alzaga kalearen eta Aita Donostia plazaren artean).

Trafikoaren eta oinezkoen joan-etorriak

Ekialdeko eta Zabaleta harmailetako zaleei, oinez joanez gero, estadioaren sarreran zein irteeran errepidetik ibiltzea gomendatzen diegu, balizko trafiko-mozketak baliatuz.

Anoetako eraztunera sartzeko akreditazioa duten ibilgailuek, ahal dela, Errondo pasealekutik sartu beharko dute. Partida amaitu ondorengo irteera eraztunaren bi aldeetatik egin ahal izango da.

Topagunea 13. atean

Joan den denboraldiko arrakastaren ostean, aurten ere ‘Topagunea’ izango dugu. Anoetako estreinaldiaren aurreko giroa berotzeko ‘txokorik’ onena da.

Datorren ostegunean, Bournemouthen bisita dela eta, 19:00etatik 22:00etara egongo da martxan, hegoaldeko zabalgunean, 13. atearen ondoan.

Gure zaleek giroa berotu eta partida aurreko motorrak martxan jartzeko aukera izango dute zuzeneko musikarekin, janari eta edariak eskaintzen dituzten food truckekin…

NFC formatuko txartela

Realak arrakastaz ezarri zuen joan den denboraldian NFC formatuko txartel digitala, estadiora azkar, eroso eta erraz sartzeko modu berria. Dagoeneko deskarga daiteke denboraldi berriko NFC txartela.

Ostegun honetan, Anoetarako sarbidea arintzeko erabili ahal izango duzu. Deskargatu eta mugikorreko edo erloju adimenduneko wallet-ean gorde ondoren, Interneteko konexiorik gabe ere erabili ahal izango duzu; beraz, estaldura-arazoek ez dute sarbidean eraginik izango.

Garrantzitsua: joan den denboraldian NFC txartela erabili bazenuen ere, berriro deskargatu beharko duzu denboraldi honetan.

Bazkide-txartelaren lagapena

Gogoratu, partidara joaterik ez baduzu, zure bazkide-txartela klubari edo beste pertsona bati laga diezaiokezula (senide bati, lagun bati edo nahi duzunari).

Bi eragiketa horietako edozein egin ahal izateko, aurrez zure erregistroa eguneratu beharko duzu. Sarrerak kontrolatzeko eta segurtasuna bermatzeko, izapidea 20:00ak baino lehen egin beharko duzu.

Egin klik HEMEN eta jarraitu argibideak. 

Keler Espazioa (itxita)

Segurtasun arrazoiengatik, Keler Espazioa itxita egongo da ostegun honetan.

Partidaren ondorengo hiri-autobusak

Neurketa amaitzean, segurtasun-arrazoiak tarteko eta obrek zirkulazio-eremuak mugatu dituztenez, Aita Donostia plaza 15 minutuz itxita egongo da ibilgailuen zirkulaziorako. Hiri-autobusen erabiltzaileei pazientzia eskatzen zaie.

Probintziatik datozen autobusak

Anoetatik gertu aparkatzeko gune berriak prestatu dira, estadiora iristeko zein estadiotik irteteko, Illunbe ordezkatzeko eta bertara iristeko zailtasunak murrizteko. Hainbat aukera aztertu ondoren, honako hauek dira kokapen bideragarriak:

Zorroaga pasealekua 22 (Loiolarako norabidean): 13 autobus

Zorroaga pasealekua 26 (Loiolarako norabidean): 13 autobus

Gregorio Ordoñez (Loiolako Erriberarantz): 10 autobus

Anoetako eraztunaren barnealdea: 9 autobus (Mugikortasun Urriko Pertsonentzako lineak)

Zorroaga pasealekua – Social Hub (Anoetarako norabidean): 16 autobus (aparkatzeko bakarrik)

Euskotrenen eta Donostiabusen zerbitzu berezia

Bai Euskotrenek bai Donostiabusek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte.

Euskotreni buruzko informazio gehiago (egin klik HEMEN)

Donostiabusi buruzko informazio gehiago (egin klik HEMEN)

Ateak, partida hasi baino ordubete lehenagotik zabalik

Anoetako ateak 20:00etan irekiko dira. Estadioan sartzeko, bazkide-txartel fisikoa, NFC formatuan dagoen bazkide-txartel digitala edo partidako sarrera erabili ahal izango da.

Txarteldegiak

Anoetako bazkideari arreta emateko bulegoaren ondoan dauden txarteldegiak —Atano III pilotalekuaren parean— 19:00etatik aurrera egongo dira martxan.

Denda eta tabernetako zerbitzua

Anoetako denda 10:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, etenik gabe. Bestalde, estadioan dauden tabernak 20:00etatik aurrera egongo dira martxan.

Bizikleten aparkalekua

Aste barruan jokatzean, bizikleten eta patineteen aparkalekua, Amara Berri ikastetxean kokatua eta IBK Bikek babestua, itxita egongo da ostegun honetan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!