Klubak garaikurra eta finaleko objektu sorta bat erakutsiko ditu Tokion, azaroaren 28 eta 29an.
Klubak garaikurra eta finaleko objektu sorta bat erakutsiko ditu Tokion, azaroaren 28 eta 29an.
Realak Errege Kopa Japoniara eramango du «Real Sociedad Cup Tour» erakusketarekin. Erakusketa 2026ko azaroaren 28an (larunbata) eta 29an (igandea) izango da Blue-ing! espazioan. Japoniako Futbol Federazioaren (JFA) egoitza da Blue-ing! eta futbol kulturari eskainitako gune ezaguna.
Protagonista nagusia Errege Kopako garaikurra izango da. Japoniako zaleek gertutik ikusi eta garaikurrarekin argazki bat ateratzeko aukera izango dute.
Bisitariek gune interaktiboak eta argazkiak ateratzeko txokoak aurkituko dituzte, eta okasio honetarako berariaz diseinatutako produktu ofizialak erosi ahal izango dituzte.
Ekintza honekin, Realak Japoniarekin duen lotura sendotzen jarraituko du. «Cup Tour»-aren helburua klubaren nortasuna eta baloreak nazioarteko komunitatera hurbiltzea da.
- Datak: 2026ko azaroaren 28a (larunbata) eta 29a (igandea)
- Tokia: Blue-ing!, Tokyo Dome City (1-3-61 Koraku, Bunkyo-ku, Tokio)
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin