Irekiera pribatuan hedabideak, Reala Nippon peña eta hainbat babesle bildu ditu Blue-ing! gunean, asteburu honetan publikoari ireki aurretik.
«Real Sociedad Cup Tour» abian da dagoeneko Tokion. Ostiral honetan egin da erakusketaren irekiera pribatua Blue-ing! gunean, eta Errege Kopa izan da protagonista nagusia.
Ekitaldira Japoniako telebista-kateak eta kazetariak, Reala Nippon peñako kideak eta klubaren sare sozialetako zozketa batean sarrera eskuratu duten zale batzuk joan dira. Guztiek erakusketa bisitatu ahal izan dute publikoari ireki aurretik, eta garaikurrarekin argazkia atera dute.
Beeline enpresak jarri dio ukitu gastronomikoa jardunaldiari, bertaratu direnei zuzenean prestatutako sushiarekin eta edariekin.
Ekitaldian, Tokiora joandako ordezkari txuri-urdinek jasotako harrera eskertu dute: «Realarentzat oso garrantzitsua da hemen, Japonian, maitatua eta babestua sentitzea. Etortzen garen bakoitzean, etxean bezala sentiarazten gaituzue. Maitasun eta lotura horrek asko esan nahi dute gure klubarentzat, eta gure bi kulturen artean zubiak eraikitzen jarraitzeko indarra ematen digute».
Erakusketa larunbat honetan, azaroaren 28an, eta igandean, 29an, irekiko da publikoarentzat. Bisitariek Errege Kopa gertutik ikusi eta argazkiak ateratzeko aukera izango dute.
Informazio erabilgarria
- Datak: 2026ko azaroaren 28a (larunbata) eta 29a (igandea)
- Ordutegia: 10:00 – 18:00
- Tokia: Blue-ing!, Tokyo Dome City (1-3-61 Koraku, Bunkyo-ku, Tokio)
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin