UNIONISTAS DE SALAMANCA CF 1-0 SANSE

Esku-hutsik

Vídeo

Sansek 1-0 galdu du Unionistasen aurka arratsalde honetan Reina Sofia futbol zelaian. Gure bigarren taldea behetik gora joan da, lehen berrogeita bost minutuetan gainditu ondoren, baina ez dute berdinketa lortzeko behar adina asmatu, eta esku-hutsik joan dira Salamancatik.

Salamancarrak nagusi izan dira lehen zatian. Txuri-urdinen aukerarik onena eta ia bakarra langa gainetik joan den zentrotxut batekin iritsi da hasi eta berehala. Serrano etxekoan aurretik jartzear izan da area barruan aldaratze bat aprobetxatuta, baina bere errematea azken momentuan Fragak urrundu du. Losadak ere, Jordi Turren erdiraketa baten ondoren, gola sartzeko aukera izan du, baina bere jaurtiketa berriro atezain txuri-urdinak urrundu du. Korner batean, oraingoan bai, Loasadak Jimenezek erdiratutako baloi bat buruz barrura bidaltzea lortu du. Ramirok, sake banatan, garaipena bideratzeko bi abagune oso argi izan ditu atsedenaldia baino lehen, baina lehenengoa Fragak urrundu du eta bigarrena langa gainetik joan da.

Txuri-urdinak nagusi izan dira bigarren zatian. Mariezkurrenak, ezkerkada gurutzatu batekin, donostiarren artean onena izan du, baina bere errematea kanpora joan da gutxigatik. Nagusi izan arren, gure filialak ez du lortu arrisku gehiegi sortzea berdinketa lortzeko. Azken txanpan, salamancarrek pare bat aukera izan dituzte Rafa Tur eta Jon Rojoren bitartez partida erabakita uzteko, baina ez dute asmatu. Azkena Marinek izan du jaurtiketa indartsu batekin, atezainaren eta langaren artean barrura sartzea eragotzi dute, baina markagailua ez da mugitu eta donostiarrak esku-hutsik joan dira.

Sansek sailkapenaren erdialdean jarraitzen du porrot honen ostean. Datorren asteburuan RC Deportivo de La Coruña hartuko du etxean jokatuko duten azken partidan. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Unionistas de Salamanca CF: Ivan Martinez, Carlos Gimenez, Ramiro (kap.), Erik, Jimenez, Adri Gomez (Villar, min. 71), Jordi Tur, Serrano (Jon Rojo, min. 71), Losada (Teijeira, min. 82), Alfred (S. Camus, min. 58) eta Slavy (Etxaniz, min. 58).

Sanse: Fraga, Dadie, Camara, Beitia, Balda (Agote, min. 77), Gorrotxategi (cap.), E. Garcia (P. Rodriguez, min. 65), Goti (Ochieng, min. 82), Marin, Fiabema (M. Rodriguez, min. 65) eta Orobengoa (Mariezkurrena, min. 65).

Gola: 1-0: Losada, min. 34.

Epaliea: Monterrubio Torres. Txartel horia erakutsi die etxeko Adri Gomez, Losada eta Villarri eta kanpoko Orobengoari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!