ARGAZKIA: CF Fuenlabrada

FUENLABRADA 2 - 0 SANSE

Esku hutsik datoz

Sanse esku hutsik bueltatu da Fuenlabradatik. Bi eta huts galdu dute esperientzia handiko talde baten aurka, bere aukera ondo aprobetxatu eta gero. Sanse ondo hasi da lehia. Jauregik partidako lehena izan du bere oinetan baina ez du asmatu kontraeraso azkarrean. Zortzigarren minutuan Dionik aurretik jarri du Fuenlabrada eta abantaila horrekin atzean sartu dira markagailuari eusteko. Sansek baloiaren jabetza izan du baina ez dute arrisku handiegian jarri madrildarren atezaina.

Gure filialak aurrera pausoa eman du bigarren zatian eta hegaletatik maíz iritsi dira etxekoen areara. Fuenlabrada sendo aritu da eta ez dio lekurik utzi gure gazteei. Azken txanpan, Dionik berriro gola egin du partida erabakiz.

Sailkapenean 32 punturekin, hamahirugarren ddira sailkapenean txuri-urdinak. Datorren larunbatean Rayo Majadahonda jasoko dute Zubietan.

Fitxa teknikoa:

CF Fuenlabrada: Pol Freixanet, Jaume, Dieguez (Juanma, min. 74), Paco Candela, Fran Garcia, Milla, Isi (Ruben Sanz, min. 71), Borja Sanchez, Dioni, Nana, Cervero (Iribas, min. 60).

Sanse: Sisniega, Ibarbia (Muguruza, min. 80), Lapeña, Le Normand (Gorostidi, min. 74), Rodrigues, Zubeldia, Guridi, Calvillo (Merquelanz, min. 86), Sangalli, Olaizola, Jauregi.

Golak: 1-0: Dioni, min. 8; 2-0: Nana, min. 84.

Epailea: Espasandin Cores. Txartel horia erakutsi die etxeko Paco Candela, Milla, Iribas, eta kanpoko Rodrigues eta Muguruza.

Imanol Alguacil: "Areatan asmatu behar dugu"


Partidaren amaieran ondorengoa komentatu du Imanol Alguacilek “Fuenlabrada bezalako esperientzia handiko taldeen aurka bi areatan asmatu beharra dugu”. “Eroso egon dira beraiek markagailuan abantaila lortu ondoren, espazioak itxiaz eta gure akats baten esperoan”, aipatu du Alguacilek. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!