Bigarren taldeak 3-1 galdu zuen atzo Athletic Club B-ren aurka EH Kopa B-ko finalean, baina txuri-urdinek sentsazio onak utzi zituzten, bereziki lehen zatian egindako lanari esker.
Realak nagusitasunez jokatu zituen lehen 45 minutuak. Jokoaren ekimena bereganatu, baloia ondo mugitu eta partida kontrolpean izan zuen, denboraldian zehar izango duen aurkari zuzen eta exijente baten aurrean. Zuri-gorriek ez zuten ia arriskurik sortzeko aukerarik izan, baina txuri-urdinen nagusitasunak ez zuen saririk izan markagailuan, eta hutsean iritsi zen partida atsedenaldira.
Bigarren zatia hasi eta gutxira, Athletic aurretik jarri zen falta batean. Realak, ordea, ondo erantzun zuen kolpea jaso ostean, eta Isasisasmendik berdinketaren gola egin zuen. Ondoren, bizkaitarrek bigarrena sartzea lortu zuten eta, azken txanpan, nekeak bere eragina izan zuenean, hirugarren golarekin erabakita utzi zuten neurketa.
Emaitzatik harago, taldeak maila oso ona erakutsi zuen lehen zatian Ligako aurkari sendo baten aurrean. Orain, puntuak jokoan jartzeko unea iritsi da: txuri-urdinek datorren igandean ekingo diote Ligari, Cacereño Zubietan hartuta, 11:00etan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin