Final berri bat. Horri aurre egin behar dio gure Realak gaurko gauean. Ez da erraza izango, historian Champions gehien dituen eta sailkapenean gertu dagoen Real Madrid. Inoiz baino elkartuago egon beharko dugu, bihotz txuri-urdina dugun guztion ilusioa dugu helburu. Taldea airean eraman duen harmailarik gabe, baina bere bultzadarekin.
Txuri-urdinek badakite zer den talde zuria menderatzea. Otsailaren 6a denen oroimenean geratu zen, Errege Kopan bizirik jarraitzeko Santiago Bernabeu menderatu genuenean. Hori errepikatzeak bultzada handia emango lioke taldeari geratzen den lehiaketa denborarako.
Gure esku dago, dena gure alde jarri behar dugu Champions Leagueko ametsa mantentzeko. Esfortzuak sufritu eta kateatzeko unea da. Une horietan, zaleen izpirituak zutik iraunaraziko gaitu. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin