REAL OVIEDO – REAL SOCIEDAD (19:00)

Etengabeko borroka


25-26 denboraldia etengabeko borroka izango da. Ekintza bakoitzak, lehia bakoitzak, une bakoitzak arrakasta-gosea duen eta dagokion estatusera itzuli nahi duen talde baten etorkizuna markatuko du. Anbizio horrekin bisitatuko dute txuri-urdinek gaur arratsaldean Real Oviedo igo berria, beti bero dagoen zelai batean, jokalariak etengabe bultzatzen dituen Carlos Tartiere.


Veljko Paunovicek zuzentzen duen taldeak igoerako blokearen zati handi bat mantentzea lortu du eta guztiok ezagutzen ditugun izenenekin indartu da. Eric Bailly, Leandro Dendoncker edo Salomon Rondón dira elitean esperientzia plusa eman behar duten jokalariak, mailari eusten laguntzeko.


Sergio Franciscoren mutilek partidurik galdu gabe eta lehen garaipena poltsikoan iritsi nahi dute kurtsoko lehen etenaldira. Taldeak RCD Espanyolen aurka 0-2koa altxatzea lortu zuen olatuari eman behar dio jarraipena gaur arratsaldean Oviedon. Sailkapena estu egongo da azken hasperenera arte eta horregatik ez da gehiago atzeratu behar puntuak hirunaka gehitzen hastea. Borroka etengabea izango da 25-26 denboraldian. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!