Txuri urdin guztiok itxaroten ari ginen eguna iritsi da. Gaur estadio berria estreinatzen dugu, jada ipar hondo berrituarekin. Reale Arenak ateak irekiko ditu gaur lehenengo aldiz denboraldi honetan, Realak sailkapeneko buru den Atlético de Madriden aurka jokatuko duen partidan.
Madrilgo taldeak itxuraldaketa izugarria jasan du. Griezmann, Godín, Filipe, Juanfran, Rodrigo… talde gutxik egin diezakete aurre maila hau duten jokalarien irteerari. Ez du gastuetan erreparatu. Fitxaketa errekorra egin dute Joao Felixekin eta Txapeldunen Ligako finalista den Trippier eta etorkizuneko espainiako selekzioko atzelaria izango den Mario Hermoso gehitu dira taldera, besteak beste. Izenak aldatu dituzten arren, potentzia berdina dute.
Gure zelaian jokatzen dugu gaur, eta zaleek badakite taldea nola animatu eta bultzatu. Gaurkoan etxean jokatzen dugu, gure zaleen mailan dagoen etxe berrian, eta hori nabarituko da. Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin