Realak hiru puntu gehiago batu ditu Granada CF mendean hartu ondoren. Txuri-urdinek aste bikaina biribildu dute. Hiru partidak irabazi dituzte bederatzi puntu batzeko. Gaurko neurketan abantaila lortzea ez da erraza izan. Realak gero eta hobe jokatu du partidan zehar arerioa gainditu ahal izateko. Taldeak hiru puntu gehiago batu ditu Europan sartzeko borrokan jarraitzeko.
Gipuzkoarrek partidaren nagusitasuna izan dute, baina lehen gola lortzeko saiakera asko egin behar izan dituzte. Lehen zatiko azken jokaldian Carlos Velak, Oyarzabalen pasea aprobetxatuz, lehena egin du markagailua txuri-urdinen alde ezartzeko.
Bigarren zatian Realak aukera garbiak desaprobetxatu ditu bigarrena egiteko eta Granadak Adrian Ramosen golari esker berdindu du. Hala ere, minutu asko falta ziren garaipena lortzeko, baina urduritasuna nabaritu egin da. Gipuzkoarrak behin eta berriz iritsi dira Ochoaren atera. Juanmi langarekin topatu da, Oyarzabalek oso gertu izan du bigarrena... Azken minututan Canalesek pase bikaina bidali dio Juanmiri eta aurrelariaren errematea barrua joan da.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Rulli, J. Zaldua, Raul Navas, Mikel, Yuri B., Granero (Zurutuza, min.59), Illarra, X. Prieto (Canales, min.70), Carlos V. (Bautista, min. 78), Oyarzabal y Juanmi.
Granada CF: Ochoa, Foulquier, Hongla, Ingason, G. Silva, Angban, Uche, Isaac Cuenca, Andreas, Aly (Boga, min.61) y Adrian Ramos (E. Ponce, min.68).
Golak: 1-0: Carlos V., min.45. 1-1: Adrian Ramos, min.65. 2-1: Juanmi, min.84.
Epailea: Mateu Lahoz. Txartel horia erakutsi die kanpoko Angban, E. Ponce eta Honglari
Asistentzia: 18.003 ikusle.