REAL SOCIEDAD 2-1 ATHLETIC CLUB

Etxean geratzen da

Vídeo

Derbia etxean geratzen da. Realak bi eta bat irabazi dio Athletici Reale Arenan jokatutako partidan. Txuri-urdinak hobeak izan dira eta nagusitasun hori bigarren zati handi batean islatu dute.

Gipuzkoarrek argi eta garbi eraman dute norgehiagokaren pisua. Baloia berea zen eta zuri-gorriei apenas irauten zien. Egia da lehen zatian ez dela aukera garbirik izan, baina Reala askoz hobeto aritu da. Portu eta Merinoren jaurtiketa pare bat, eta Ibai eta Kodroren bi saiakera gehiago, azpimarratzeko moduko bakarra areetan.

Bigarren zatian, Isak sartu berriak bi aukera izan ditu, baina gutxigatik ez du asmatu. Batez ere, txapel eder baten ostean egindako erremate batean. Reala golaren inguruan zebilen eta azkenean iritsi da. Isaken maniobra perfektua area barruan, Porturi pasea eman eta baloia ateruntz. Bat eta huts. Merezita. Baina bizkaitarrak adituak dira edozein desoreka aprobetxatzen, eta hala egin dute. Williamsek neurketa berdindu du jokaldi azkar batean. Amaierarako bost minutura Isakek, bakarkako ekintza handi batean, bigarren gola sartu du.

Garrantzitsua LaLigako garaipena berreskuratzea, eta are gehiago derbi bat irabaztea. Orain txipa aldatu eta Kopako finalerdietako joaneko partidari munduko ilusio guztiarekin aurre egitea tokatzen da. Zerumugan oso sari gozoa dago, eta bertara iritsi nahi dugu. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Zaldua, Zubeldia, Le Normand, Aihen, Guevara (Aritz, min.77), Merino, Sangalli (Januzaj, min.59), Portu, Oyarzabal (kap) eta Willian Jose (Isak, min.55).

Athletic Club: Unai Simon, Capa, Nuñez, Yeray, Balenziaga, San Jose (kap), Beñat (Dani Garcia, min.62), Lekue, Ibai, Kodro (Muniain, min.46) eta Villalibre (Williams, min.55).

Golak: 1-0: Portu, min.65. 1-1: Williams, min.71; 2-1: Isak, min. 84

Epailea: Munuera Montero. Txartel horia erakutsi die etxeko Portu eta Isaki eta kanpoko Capa eta Dani Garciari. Txartel gorria erakutsi dio kanpoko Muniaini (min. 89).

Asistentzia: 36.730 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!