Realak gaur arratsaldean ekingo dio 23-24 denboraldiko txapelketaren azken zatiari, etenik gabe lehiatuko da maiatzaren amaierara arte. Realzaleek Reale Arenako berdegunera egingo dute jauzi azken jardunaldietako norabide onari eusteko eta lortzeaz Klubaren historia liburuetan sartuko litzatekeen helburu baterantz arraunean jarraitzeko helburu argiarekin.
Almeria UD gure feudora iritsiko da mailari eusteko borrokan bizirik jarraitzeko azken aukerak agortuz. Denboraldia oso zaila izaten ari da zurigorrientzat, aulkian aldaketak, azken minutuetan porrotak, garrantzia handiko jokalarien lesioak... egoera kritiko honetara eraman dituen zirkunstantzien nahasketa. Pepe Mel beteranoa izan da miraria egiteko azken hautatua.
Historia berriz egiteko bidean gaude, bosgarren urtez jarraian Europako txapelketara sailkatzeko bidean gaude. Hori lortzeko errezetarik onena Reale Arenara salto egitea da, eta zaleak eta taldea bat izatea, denak batera lehiatzea lehen aldia balitz bezala. Jarrai dezagun Europarantz arraunean. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin