Euskal Selekzioak Basque Country International Women's Cup hiruko txapelketa irabazi du gaur goizean Zubietan Venezuela eta Argentinako selekzioen aurka. Lehen partidan (45 minutuko iraupena izan dute hirurek), argentinarrek huts eta bat irabazi dute Larroquetteren golarekin. Bigarrenean, berriz, Euskal Selekzioa izan da nagusi Argentinaren aurka Yulema Corresen golari esker. Leire Baños, Ane Etxezarreta eta Itxaso Uriarte gure jokalariek parte hartu dute partida honetan. Eta hirugarren eta behin betiko norgehiagokan, Itxasorekin baita ere zelaian, Euskal Selekzioak eta Venezuelak hutsean berdindu dute, eta beraz, etxekoak izan dira txapelketa hau irabazi dutenak lau puntu lortuta, Argentinaren (hiru puntu) eta Venezuelaren (puntu bat) aurretik.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin