CD LEGANES – REAL SOCIEDAD (16:00)

Exigentzia maila igotzea

Errege Kopa aurrera doa eta berarekin batera txapelketaren exijentzia maila igo egiten da. Realak arazo handirik gabe gainditu ditu aurreko bi kanporaketak, baina final-hamaseirenetan CD Leganes taldea gurutzatuko da txuri-urdinen bidean. Madrildarrek, hainbat realzale ohirekin, ezustekoa ematea izango dute helburu Lehen Maila baten aurka, LaLiga Smartbanken duten denboraldi zail bat bideratzeko.


Imanol Alguacilen gazteek argi dute azeleragailua sakatu behar dela KO txapelketan bizirik jarraitzeko. Apirilaren 3ko oroitzapena oso presente dago guztion oroimenean eta errepikatzeko lan ona egin behar da kanporaketa guztietan, aurkariaren mailari begiratu gabe. Maila igotzeko unea da. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!