REAL SOCIEDAD – VILLARREAL (16:15)

Exijentzia altua amaiera arte

Klubak 112 urte hauetan izan duen urterik bizienetako eta zirraragarrienetako bat izan da aurtengoa. Zoritxarreko pandemiak eragindako une paregabeek eta salbuespenezko egoerek oroitzapen ezabaezinez bete dute zale errealisten oroimena 12 hilabete hauetan. Azken oroitzapen bat geratzen da gehitzeke, gaur Champions Leagueko aurkari baten aurka jokatuko duena: Vilarreal CF.


Unai Emeryk zuzentzen duen taldeak aurreikusten zaion sailkapen-postua berreskuratu nahi du pixkanaka. Egutegiko estuak eta zorrotzak edozeini eragiten dio faktura eta multzo horia ez da gutxiago izan. Championseko final-zortzirenetara sailkatuta, Reale Arenara helduko dira sailkapenean arrisku handiz urrunduko litzaiekeen aurkari baten aurka jokatzeko asmoz.


Ceramicakoek gastu handia egin zuten udako merkatuan eta fisikoki oso talde indartsua osatu zuten, non Danjuma nederlandarra nabarmentzen den guztien gainetik. Lesioak beste harri bat izan dira beren bidean, baina Gerard Moreno bezalako gizon biziak berreskuratuta, gure defendatzaileen arretak hainbat fronte irekita izango ditu.


Lehiaketak ez du atsedenik ematen, ezta taldearen eta zaleen arteko urteko azken neurketan ere. Harmailetara itzuli zaretenean Reale Arena feudo bihurtu da eta oso aurkari gutxik jakin dute bisitaldia errentagarri egiten. Duo arrakastatsu horrek erakutsitako exijentzia eta konpromiso maila 2021ean erakutsi behar da azken aldiz. Zuek harmailetatik eta jokalariok berdegunean. Elkarrekin. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!