REAL SOCIEDAD 0-0 GIRONA FC

Ez da iristen

Vídeo

Gaur ere ez. Realak ezin izan du oraindik Anoetan irabazi denboraldi honetan. Neurketa parekatua izan da, nahiz eta Reala Girona baino zertxoait hobeto aritu. Beraz, golik gabeko berdinketa hau ez da pozgarria gipuzkoarrentzat.

Etxekoak garaipenaren bila atera dira hasieratik. Bautista, jaurtiketa sendo batekin, gertu egon da lehenengoa sartzeko. Kanpokoak, aldiz, ahal zutenean baloian jabetzarekin aritu dira lanean, bere entrenatzailearen estiloa jarraituz, baina aukerarik sortu gabe. Neurketak ordu erdia baina zertxobait gehiago zeramanean, Sandrok baloia zutoinera bidali du. Hori izan da lehenengo zatiko aukerarik arriskutsuena.

Bigarren zatian ez da askorik gertatu, batez ere lehenengo minutuetan. Sandrok, amaitzeko hogei minutu geratzen zirenean, baloia berriro ere zutoinera bidali du. Realak garaipenaren bila jarraitu du baina ez da iritsi.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Moya, Gorosabel, Aritz, Raul Navas, Rodrigues, Zubeldia, Illarra (kap), R. Pardo (Sangalli, min.74), Oyarzabal, Sandro (Willian J., min.67) y Bautista (Juanmi, min.57).

Girona FC: Bono, Ramalho, Bernardo, Juanpe, Pere Pons, Borja Garcia (Aleix Garcia, min.89), Douglas Luiz, Pedro Porro, Aday Benitez (kap), Portu (Stuani, min.72) y Doumbia (Lozano, min.56).

Epailea: González Fuertes. Txartel horia erakutsi die etxeko Rodrigues, Illarra, Aritz eta kanpoko Pedro Porrori.

Asistentzia: 20.997 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!