REAL SOCIEDAD – DEPORTIVO ALAVÉS (21:00)

Ezagunen derbia

Reale Arenara itzultzen da taldea astean zeharkako Deportivo Alavesen aurkako norgehiagoketa jokatzeko. RCDE Stadiumean garaipena lortzeko egindako talde esfortzuaren ondoren, Imanol Alguacilenek denboraldiko bigarren euskal derbia jokatuko dute karga fisikoa oztopo berri bat izango den egun honetan.


Ezagun bat izango du arerioaren aulkian eserita. Talde babazorroari nabari zaio Asier Garitanoren zigilua. ‘Mendi’-koak talde oso konpaktua dira defentsan, gola oso garesti saltzen duen horietarikoa, baina erasoan ez dira fin egon. Txuri-urdinek ondo dakite zein jokalari izan behar duten kontrolpean. Hirugarren lehia izango da gaurkoa denboraldi honetan, bi eta hutseko garaipena Jose Luis Orbegozo aurredenboraldian eta berdinketa Tafallan lehen etenaldian.


Arerio gogor bat izango dugu aurrean, zelaitik kanpo utzi behar ditugu estatistika eta ibilbidea maila gorenenean lehiatzeko. Reale Arenako harmailak ilusioa pizten dieten jokalariekin berotzen jarraitu nahi dute, gure eskuan dago gorantz begiratzen jarraitzea. Aurrera Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!