PROGRAMA REALZALE

“Ezer ez da kostatzen eta jada 200 puntu baino gehiago ditut”

Vídeo

Realzale Programaren lehen urteurrena hurbiltzen doa eta bere sendotzea bide onetik doa. Jada 9.000 bazkide baino gehiagok puntuak pilatu dituzte bere eguneko erosketak programan sartuta dauden marketan egiterakoan (RS Shop, Super Amara, BM Supermercados, Repsol, Halcón Viajes, Vasa, Reale, IMQ). Horri esker, bere kuota merkeago edota doan irtengo zaie. 

“200 puntu baino gehiago ditut lehen egiten nuenaren ezer desberdina egin gabe”. Xele Olaizola bazkide txuri urdainaren esaldi honek, Programa honetako funtsa laburtzen du. Real Sociedad TV -ek bere iritzia eta beste bi bakideen iritziak, Manuela-rena eta Carlos-ena, jaso nahi izan ditu. Hiru txuri urdin zale amorratu hauek gurekin geratzeko jaio den Programaren onurak aitortu dituzte.

4000 RS Laguna baino gehiago

Realzale Programak ez ditu soilik deskontuak sortzen bazkideentzat. 4334 RS Lagunak ere sortu ditu. Figura honek deskontuak lortu ditzake bazkidearentzat edo, baita ere, bazkide egiteko, nahi izanez gero. Momentu honetan itxarote-zerrenda batean egongo lirateke gaur egungo zelaiaren edukieraren ondorioz

Kudea ezazu zure Realzale App-arekin

Programaren eta programan dauden marken informazio guztia, zure kontsumoak eta puntuak kontrolatu, zure kuotatik deskontatu,…gure Realzale App-a (10.000 deskarga baino gehiago sei hilabetetan) Programa era errazean kudeatzeko aukera eskaintzen dizu. Deskarga ezazu eta bere funtzio guztiak ezagutu itzazu.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!