Realak bana berdindu du CD Leganesen aurka Anoetan jokatu den neurketan. Txuri-urdinek Szymanowskik lehen zatian lortutako gola berdindu dute, baina markagailua guztiz iraultzeko beste gol bat falta izan da. Juanmik bigarren zatiaren hasieran berdindu du partida eta etxekoek garaipena bilatu dute, baina ezin izan dute lortu.
Lehen minutuetan Realak bi aukera garbi izan ditu. Lehenbizi Canalesek eta ondoren Juanmik, baina ezin izan dute maldrildarren atea gainditu. Arerioak neurketa estutu du eta Szymanowskiren jaurtiketak langan jo du. Ondoren aurrelariak lehen gola sartu du ordu erdira iristean. Reala aurkariaren atera iritsi da, baina ezin izan du arrisku handirik sortu.
Neurketa iraultzeko txanda iritsi da eta etxekoek era guztiko saiakerak egin dituzte lortu ahal izateko. Berdinketa bigarren zatiaren hasieran lortu du Realak. Juanmik Odriozolaren jokaldi bikaina errematatu du. Asko falta zen partida amaitzeko eta taldeak bigarren gola bilatu du. Eroso iritsi da Leganesen atera, baina madrildarrak sendo aritu dira defentsa lanetan. Willian Josek aukera bat izan du korner baten ondorioz. Aldiz, Herrerinek gola saihestu du. Zehaztasuna falta izan da azken metroetan.
Realak ezin izan du irabazi Anoetan. Oraindik bederatzi jaurdunaldi falta dira Liga amaitzeko eta postuak erabakitzeko momentua iritsi da. Helburua lortzeko azken partida arte borrokatu beharko du taldeak. Txuri-urdinak Europa postuetan mantentzen dira, baina oraindik lan asko falta da.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Raul Navas, I. Martinez, Yuri B., M. Bergara (Gaztañaga, min.76), Zubeldia (Oyarzabal, min.65), X. Prieto (cap), Canales, Juanmi y Willian J. (Bautista, min.78).
CD Leganes: Iago Herrerin, Tito, Mantovani (cap), Siovas, Rico, R. Perez, Erik Moran, Samuel (Unai Lopez, min.60), Gabriel (Insua, min.71), Szymanowski y Guerrero (Bueno, min.83).
Golak: 0-1: Szymanowski, min.29. 1-1: Juanmi, min.53.
Epailea: Melero Lopez. Txartel horia erakutsi die etxeko Juanmi eta Gaztañagari eta kanpoko Mantovani, Gabriel y Erik Morani.
Asistentzia: 18.891 ikusle.