REAL SOCIEDAD 2-1 ATHLETIC CLUB

Eztabaidaezina

Vídeo

Beste derbi bat guretzat. Txuri-urdinen neurketa on batean, Anoetak disfrutatu egin du garaipenarekin, batez ere lehenengo zati bikainarekin, non Oyarzabal eta Willian Joseren golek hiru puntuak bideratu dituzte. Azkeneko minutuetan bizkaitarrek emaitza murriztu dute, baina garaipena etxean geratu da. Merezita

Oso aurpegi onarekin hasi da neurketa. Zaleak taldea etengabe animatuz, eta jokalariak bikain erantzun dute. Hainbat aukera sortuz, batez ere Januzajen hegaletik, eta atzean hutsunerik utzi gabe. Willian Joseren pase luze batekin, kanpokoen aldeko falta batean, Mikel Oyarzabalek sartu du lehenengoa amaieraraino sinistu eta gero. Dani Garcia garaitu du lasterketan eta Herrerin gainditu du. Athleticek erantzun egin nahi izan du Cordobaren burukada batekin, baina Rullik ondo gelditu du. Atsedenaldira iristeko oso gutxi geratzen zenean, Willian Joseren urrutiko jaurtiketa izugarri batekin Realak abantaila handiagotu du markagailuan. Gol bikaina.

Ez da jaitsi intentsitatea bigarren zatian, baina bai mugimendua bi areatan. Ezin izan dira gerturatu arriskuarekin aurkariaren atera. Baina bukatzeko hamar minutu geratzen zirenean, epaileak kanpokoen aldeko penaltia adierazi du, nahiko eztabaidagarria. Rullik Raul Garciaren jaurtiketa gelditu du, baina honek aldaratzea aprobetxatu du emaitza murrizteko eta emozioa jartzeko neurketan.

Garaipen bikaina txuri-urdinentzat sailkapenean igo, Anoetan irabazi, Imanolekin porrotik ez jasan eta etorkizuna ilusio handiz ikusteko. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Gero Rulli, Zaldua, Llorente R., Raul Navas, Theo, Illarra (kap) (Zubeldia, min.76), Zurutuza, Merino, Januzaj (Sandro, min.81), Oyarzabal y Willian J. (H. Moreno, min.88)

Athletic Club: Herrerín, Capa, Yerai, I. Martinez, Yuri B., Dani Garcia, San José (Beñat, min.46), Muniain (kap) (Guruzeta, min.70), Ibai, Cordoba (Raul Garcia, min.46) y Williams.

Golak: 1-0, min.16. 2-0: Willian J., min.45. 2-1: Raul Garcia, min.82

Epailea: Mateu Lahoz. Txartel horia erakutsi die etxeko Raul Navasi eta kanpoko Capari.

Asistentzia: 27.073 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!