Sevillako finala Donostiatik bizi ahal izango da. Partidaren emozio guztia eta Sevillan arratsaldeko lehen ordutik pasako den guztia Alderdi Ederren izango den fan zonean bere ispilua izango du. Udaletxearen inguruan, eta Realak, Donostiako Udalak, EITBk eta Kutxabankek batera antolatuta, fan zone bat jarriko da egun berezi hau bertan bizi nahi duten zale guztiak bilduko dituena. Leku aproposa, ehunka realzalez inguratuta, jardunaldi historiko bat bizi ahal izateko.
15:00etatik 01:00etara, Donostiako udaletxearen inguruak Kartujako fan zonearen luzapena izango dira. Bi pantaila erraldoi jarriko dira partida jarraitu ahal izateko eta arratsalde-gau errepikaezina biziko dugu, Sevillako fan zonearekin konektatuz eta ekitaldi eta sorpresaz beteriko agendaz gozatuz. Ostalaritzarako ere lekua egongo da, janari eta edari postuekin. Kontuan izan ordaintzeko modu bakarra contactless delakoa (gailu elektronikoekin edo txartel fisikoarekin egindako ordainketak) izango dela.
Eñaut Elorrieta, Go!azen, Xabi Solano, Gozategi eta DJ Jonkassen emanaldiek alaituko dute jardunaldia eta Iban Garcia, Gabriela Uriarte, Miren Nogales eta Alex Padilla izango dira aurkezle moduan arituko direnak egun osoari beharreko ‘martxa’ emateko. Txikiek ere bere lekua izango dute, hauek Portuko zonaldean, 11:00etatik 19:00etara, puzgarriak eta jolasak izango baitira Makusi gunean.
Donostian kokatuko den fan zone nagusiaz gain, pantaila erraldoiak eta zaleentzako guneak jarriko dira Gipuzkoako hainbat udalerritan. Horrela, gipuzkoarrek lurralde osoan zehar banatutako hainbat puntutan jarraitu ahal izango dute partida eta elkarrekin gozatu ahal izango dute, jai giroan, talde txuri-urdinaren partidaz.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin