SPORTING CLUB HUELVA 1-4 REAL SOCIEDAD

Final-laurdenetara

Vídeo

Realak Erreginaren Kopako final-laurdenetarako txartela lortu du Sporting Club Huelva 1-4 mendean hartuta merezimendu osoz.

Hasiera frenetikoa izan da. Lehen abagunean Franssik penaltia eragitea lortu du eta Nereak, hamaika metroetatik, ez du barkatu. Hasiera bikaina. Baina huelvarren erreakzioa berehala iritsi da Maria Ruizek Isinaren erdiraketaren ostean egindako errematearekin markagailuan berdinketa jartzeko. Txuri-urdinak nagusi izaten saiatu dira, baina arrisku handirik sortu gabe. Atsedenaldia iritsi baino lehentxeago eta Chelsearen sake motzegi baten ostean, Franssik lehia irabazi dio etxekoen defentsari eta buruz burukoa zehaztea lortu du erremate on batekin, donostiarrak berriro aurretik jartzeko. Lehen zatiko azkena Amaiurrek izan du, baina bere gola baliorik gabe utzi dute jokoz kanpo egoteagatik.

Txuri-urdinek nagusitasunari eutsi diote bigarren zatian. Lehen abagunea Jensenek izan du ezkerkada batekin Bernaberen erdiraketa baten ostean; Chelseak, arazo handirik gabe, baloia gelditzea lortu du. Etxekoak pare bat aldiz iritsi dira: lehenik, Hmirovaren erremate gurutzatu batekin, gutxigatik kanpora joan dena eta, minutu batzuk geroago, Castelloren beste bat etorri da, langa gainetik joan dena. Amaierarako ordu erdira, Vanegasek final-laurdenetarako txartela bideratzea lortu du korner batean, atzetik sartuz eta jokaldia ezkerkada bikain batekin amaituz. Azken txanpan, Jensenek garaipena erabakita utzi du area barrutik egindako ezkerkada baten bidez, Konatek bere ate aldera desbideratu eta gero.

Garaipena eta final-laurdenetarako txartela. Txuri-urdinek euren aurkaria ezagutuko dute ostegun honetan egingo den zozketan. Amesten jarraitzera. We are Real!

Fitxa teknikoa:

Sporting Club Huelva: Chelsea, Cienfu, L. Balleste, Ana Carol, Konat, Carrasco R., S. Castello (kap.), Isina, Hmirova (Y. Correa, min. 77), Miku (Bokiri, min. 69) eta Maria Ruiz (Maria, min. 85).

Real Sociedad: Lete, Emma, Tejada, Vanegas, Bernabe (Izarne, min. 92), I. Arnaiz, Andreia, Franssi, Jensen, N. Eizagirre (kap.) (Lorena, min. 69) eta Amaiur (Sarriegi, min. 85).

Goles: 0-1: N. Eizagirre (pen.), min. 4; 1-1: Maria Ruiz, min. 6; 1-2: Franssi, min. 37; 1-3: Vanegas, min. 61; 1-4: Jensen, min. 84

Epailea: Cebollada Lopez. Txartelik gabe.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!