LEVANTE UD 4-3 REAL SOCIEDAD

Kolpe gogorra

Realak 4-3ko emaitzarekin galdu du Levanteren aurka gaur goizean partida izugarri batean, baina amaiera tristea izan duena. Donostiarrek bi aldiz eman diote buelta markagailuari, baina azkenean esku-hutsik joan dira Redondok azken txanpan sartutako golei esker.

Lehen zatia erokeria hutsa izan da. Etxekoek hobeto ekin diote partidari eta Estelak, Andonovaren pase sakon baten ondoren, ezker hegaletik baloi bat jarri du eta Erikak bigarren zutoinean errematatzea lortu du bere taldea aurreratzeko. Aurrelariak abantaila handitu ahal izan du handik gutxira golaren antzeko jokaldi batean, baina oraingoan burukada langa gainetik joan da. Eta, 2-0etik 1-1era. Txuri-urdinek motzean ateratzen duten kornerra, Emmak baloia jartzen du area barruan eta Vanegasek ezker hanka sartzen du sare barrura bidaltzeko. Gabi Nunesek, buruz, gola sartzeko aukera izan du, baina bere erremateak zutoinean jo du. Eskerrak. Eta, berriz ere, 2-1etik 1-2ra. Jensenen eskuinkada areaz kanpotik Llorisek desbideratu eta barrura sartzen da. Baina pozak gutxi iraun du eta Maria Mendezek, Andonovaren erdiraketa baten ondoren, lehia berdintzea lortu du buruz. Eta lehen zatiko azken jokaldian, donostiarren beste gol bat: Nerearen pase sakona eta Jensenek, buruz burukoan, bikain du erremate on batekin. Izugarria.

Erritmo altu hori aldageletatik igaro ondoren mantendu da. Andonovak oso aukera argia izan du buruz burukoan eta Letek, geldiketa bikain batekin, aukera hori zapuztu du. Txuri-urdinek berehala erantzun dute eta Nereak, Franssiren erdiraketa baten ondoren, hirugarrena izan du, baina Tarazonak beste geldiketa ikusgarri batekin saihestu du. Minutuek aurrera egin ahala, etxekoek gora egin dute eta Redondok, Danielak eskuin hegaletik erdiratu ostean, area barruan kontrolatu eta lehia berdintzea lortu du. Jokaldi oso antzo batean eta amaieratik hamar minutura, etxekoen aurrelariak 4-3koa jarri du, Reala erantzunik gabe utziz.

Garaipenak iritsi gabe jarraitzen du, eta hori gaur ere oso gertu egon da. Borrokan jarraitu beharko dugu helburua lortzeko. Hurrengo asteburuan Costa Adeje Tenerife bisitatuko dugu.

Fitxa teknikoa:

Levante UD: Tarazona, Antonia S., M. Mendez (kap.), N. Mendoza, S. Lloris, P. Fernandez, L. Baños, Estela, Andonova (Daniela, min. 66), Erika (Redondo, min. 66) eta Gabi Nunes (Leyre S., min. 66).

Real Sociedad: Lete, Emma, Etxezarreta, Vanegas (Apari, min. 73), Bernabe, I. Arnaiz (Cecilia, min. 83), Andreia, Lorena, Jensen (Mirari, min. 83), N. Eizagirre (kap.) eta Franssi (Amaiur, min. 73).

Golak: 1-0: Erika, min. 11; 1-1: Vanegas, min. 27; 1-2: Jensen, min. 43; 2-2: M. Mendez, min. 45; 2-3: Jensen, min. 45+4; 3-3: Redondo, min. 73; 4-3: Redondo, min. 82.

Epailea: Acevedo Dudley. Txartel horia erakutsi die etxeko S. Lloris eta Danielari eta kanpoko I. Arnaizi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!