REAL C 2-1 CD IZARRA

Garaipena denboraldia amaitzeko

Vídeo

Gure hirugarren taldeak 2-1 irabazi dio CD Izarrari gaur goizean Zubietan denboraldiko azken neurketan. Lehen zatia oso parekatua egon da eta bi taldeentzat abaguneak izan dira. Nafarrek lehenengoa izan dute Arbeloaren ezkerkada batekin, Zangok kornerrera urrundu duena. Arenzanak, beste jaurtiketa indartsu batekin, berea izan du txuri-urdinentzat, baina errematea atezainak ere urrundu du. Kanpokoen artean onena Ivan Martinezek izan du areaz kanpotik egindako eskuinkada batek langan jo duenean. Lehen zatiko azken jokaldian, Martini egindako penalti batek donostiarrek markagailuan aurrea hartzeko balio izan du, Guibelaldek hamaika metroetatik sartutako golari esker.

Kanpokoek, berriz ekin ondorengo lehen jokaldian, lehia berdintzea lortu dute, Ivan Martinezek takoiz sare barrura bidali duen Perdiren erdiraketa baten ostean. Olarrak gertu izan du txuri-urdinen bigarrena, oso gutxigatik kanpora joan den ezkerkada gurutzatu batekin. Ramirezek, beste jaurtiketa on batekin, gola sartzeko aukera izan du, baina Vilik eragotzi du. Maeztuk nafarren iritsiera bakanetako bat sortu du bigarren zatian, areaz kanpotik egindako erremate batekin, eta Zangok, esku-hartze bikainarekin, gelditu egin du. Kanpokoen atezainak, minutu gutxi geroago, gola eragotzi du berriro Garroren buruz burukoan. Azken txanpan, oraingoan bai, garaipenaren gola iritsi da: Diaz de Aldaren erdiraketa eta Roperoren burukada erantzunezina. Garaipena gure hirugarren taldearentzat denboraldia ixteko eta sailkapen erdian amaitzeko. Azkeneraino lehiatu dute filial eta eskarmentu handiagoa duten taldeen aurrean. Meritu handikoa.

Fitxa teknikoa:

Real C: Zango, Diaz de Alda, Zubelzu (kap.), Ropero, Olarra, Guibelalde (Lete, min. 58), Canales (Garro, min. 69), Arruti (Astiazaran, min. 58), Pontones, Martin eta Arenzana (Ramirez, min. 59).

CD Izarra: Vili, Perdi (Eneko, min. 79), Mahugo, Guti, Endika I. (kap.), Hualde, Urko, Arbeloa (Gorka, min. 69), Maeztu, Ivan Martinez (Duque, min. 69) eta Javi Gomez (Mauri, min. 60).

Golak: 1-0: Guibelalde (pen.), min. 45+2; 1-1: Iván Martínez, min. 54; 2-1: Ropero, min. 84

Epailea: Arenas Mora. Txartel horia erakutsi die kanpoko Guti eta Endika I. jokalariei.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!