REAL SOCIEDAD 2-0 RCD ESPANYOL

Final zortzirenetara

Vídeo

Reala hurrengo kanporaketan da jada. Txuri-urdinek justiziaz gainditu dute RCD Espanyol bi goleko aldearekin. Barrenetxearen eta Isaken golek ostiraleko zozketan sartzen dituzte donostiarrak.

Txuri-urdinak nagusi izan dira. Hasieratik kanpokoek baino anbizio handiagoa erakutsi dute garaipena lortzeko. Ez dira aukera gehiegi ikusi lehen zatian, baina zelai gainean talde bakarra zegoen. Gorosabel, jokaldi nahasi batean, gertu egon da gipuzkoarrak markagailuan aurreratzeko, baina gola ez da lehen zatiko azken jokaldira arte iritsi. Barrenetxeak baloi bat berreskuratu du eta bere jaurtiketarekin atezaina gainditu du.

Bigarren zatiaren hasieran arrisku apur batekin hurbildu dira kanpokoak, baina etxekoek garaipena bideratu dute bigarren golarekin, Isakek egindako golari esker. Azken minutuetan Wu Leik baloia langara bidali du. Partidan sar zitezkeen baina, zorionek Realarentzat, ez dute aurrekaldean asmatu.

Reala final zortzirenetan dago. Zozketa ostiralean izango da, 13:00etan. Kopa gehiago nahi dugu. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Llorente, Le Normand, Aihen, Guevara (Zubeldia, min.46), Merino, Odegaard (Sangalli, min.69), Barrenetxea (Portu, min.76), Oyarzabal eta Isak.

RCD Espanyol: Andrés Prieto, Javi Lopez, Lluis Lopez, Calero, Pedrosa, Iturraspe, Pol Lozano (Victor S., min.60), Pipa (P. Piatti, min.66), Vargas (V. Gomez, min.73), Ferreyra eta Wu Lei.

Golak: 1-0: Barrenetxea, min.45+1. 2-0: Isak, min.62.

Epailea: Hernandez Hernandez. Txartel horia erakutsi die etxeko Merino, Guevara eta Aiheni eta kanpoko Wu Lei, Pol Lozano eta Javi Lopezi.

Asistentzia: 21.647 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!