Merezimendu guztiarekin dago Reala Errege Kopako finalean. Apirilaren 3an Sevillako hitzordura iristeko, txuri-urdinek era ezberdinetako zailtasunak pasatu behar izan dituzte, horietako batzuk ia muturrekoak. Guztiak bideoan bildu ditugu, kanporaketa bakoitzeko unerik onenekin.
2019ko abenduan hasi zuten La Cartujarako bidea. Lehen kanporaketan gipuzkoarrak CD Becerrileko (Hirugarren Mailako taldea) taldearekin gurutzatu ziren. Gure lehen aurkaria, gero betiko lagun bihurtu zena, txuri-urdinek 0-8ko emaitzarekin gainditu zuten lehen oztopoa izan zen.
Bigarren kanporaketa, beste HirugarrenMailako talde bat, AD Ceuta. Imanolen mutilek 0-4 irabazi zuten bigarren zatian lehia erabakita utzita. Ondoren, bi kanporaketa jarraian Reale Arenan. Gure estadio berritik RCD Espanyol eta ca Osasuna igaro ziren. Perikoak 2-0 gainditu genituen, eta gorritxoak, berriz, 3-1.
Final-laurdenetan zailena iritsi zen. Bernabeuko balentria. Oroitzapenerako partida batean 3-4 nagusitu ziren txuri-urdinak, denetarik izan zuen partida batean. Ikuskizuna, golak, sufrimendua eta, batez ere, poz handia.
Finalerdiak CD Mirandesekin gurutzatu gintuzten, txapelketako errebelazio handiarekin. Kanporaketa oso lehiatuan, donostiarrek final handirako txartela lortu zuten 32 urte geroago. 2-1 Reale Arenan eta 0-1 Anduvan.
Orain, jada, urrats bakarra geratzen da Kopa lortzeko. Oso gertu dago, baina oso urrun. Haren bila. Aupa Real!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin