RC Celta 1-2 Real Sociedad

Finalerdietara!

Vídeo

Reala Errege Kopako finalerdietan da. Gipuzkoarrek nagusitasunez irabazi diote Celtari, Oyarzabal eta Beckerren golekin. Horrela, txapelketako hurrengo kanporaketara aurrera egin du talde donostiarrak. Etxekoek aldeak murriztu dituzte azken minutuetan, baina txuri-urdinak final berri batetik bi partidatara daude jada.

Txuri-urdinak aurretik jarri dira partidako lehen jokaldian. Oyarzabalek, leku aproposean, Merinoren eridraketa sare barrura bidali du. Ezin izan da hobeto hasi partida Imanolen taldearentzat. Realak ondo gidatu du partida, etxekoei ia ezer egiten utzi gabe. Imanolen mutilek abantaila handitzeko aukera argia izan dute, baina area barruan burukada bikoitz baten ostean Andre Silvak, oso egoera behartuan, ez du asmatu.

Bigarren zatian Vigoko taldea area txuri-urdinera urbiltzen saiatu da, baina Imanolen mutilak ondo babestu dira eta azkar atera dira kontraerasoan aukera izan dutenean. Jokaldi horietako batean Beckerrek, bere abiadurari esker, atezainaren aurrean jarri eta behetik gainditu du. Partida egoera egokian jarri da donostiarrentzat, eta Celtak gehiago bultzatu nahi izan duen arren, txuri-urdinek kontrolpean izan dute norgehiagoka. Azken minutuetan De la Torrek gola sartu du, nahiz eta beranduegi izan.

Reala finalerdietara iritsi da lau urte ondoren. Azken aldian Kopa etxera iritsi zen. Segi dezagun amesten. We are Real.


Fitxa teknikoa:

RC Celta de Vigo: Ivan Villar, Kevin (kap)(Mingueza, min.65), Starfelt, Carlos Dominguez, Ristic, Tapia, (Fran Beltran, min.72), Jailson (Aspas, min.65), Swedberg (Larsen, min.78), Miguel Rodriguez (De la Torre, min.46), Hugo Alvarez y Douvikas.

Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Zubeldia, Le Normand, Tierney (Aritz, min.39), Zubimendi, Merino, Brais Méndez (Pacheco, min.78), Becker (Sadiq, min.78), Oyarzabal (kap) (Magunazelaia, min.90) y André Silva (Zakharyan, min.46).

Golak: 0-1: Oyarzabal, min.2. 0-2: Becker, min.65, 1-2: de la Torre, min.92.

Epailea: Soto Grado. Etxeko Douvikasek, Nuñezek, Larsenek eta Risticek eta kanpoko Merinok eta Magunazelaiak txartel horia ikusi dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!