REAL SOCIEDAD - ATLÉTICO DE MADRID (ASTEAZKENA, 18:30)

Finalerdirako informazio erabilgarria

Asteazkenean, Reale Arenan, Real Sociedad eta Atlético de Madrid taldeen artean jokatuko den Erreginaren Kopako finalerdiko partidarako informazio erabilgarri guztia duzu hemen.


Lagapenak eta Infantila karneta

Gogoratu, partidara joaterik ez baduzu, zure bazkide-txartela senide edo lagun bati laga diezaiokezula Realzale aplikazioaren bidez (lagapen-pantailan beste partida bat agertuko da, baina bihar funtzionatuko du).


Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 17:30ean irekiko dira. Gure futbolariek harmailetako beroa hurbilago senti dezaten, Aitor Zabaletako, Tribuna Familiarreko eta Ekialdeko Tribunako bazkideei 10. eta 11. ateetatik sartzeko eskatuko diegu, Ekialdeko Tribunako beheko eraztuna okupatuz. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da. Tribuna Nagusiko bazkideek 1. eta 20. ateak izango dituzte tribuna nagusiko beheko eraztunean sartzeko.

*Aitor Zabaleta tribunako 15 eta 16 zein tribuna Familiarreko 5 eta 6 ateak ere irekiko dira. 


Goiko eraztuneko bazkideentzako informazioa

Jokalariek ikusleen babesa ahalik eta gertuen sentitzea nahi dugu. Horregatik, beheko eraztunean ikusteko eskaera egin diegu goiko eraztuneko bazkideei. Aldez aurretik eskertzen dugu zure aurretiko jarrera.


Bazkideentzako Arreta Bulegoa eta leihatila

 Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 16:30etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Gogoratu sarrerak geratzen direla. RS Fan txartela duten zaleek ere lehiatilatik pasa beharko dute beraien sarrera eskuratzeko.

Hemen eros ditzakezu

 

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofizialak, astean zeharreko ohiko ordutegia izango du. Tabernak 17:30etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!