Realak sendo jarraitzen du historia egiteko ahaleginean, bosgarren urtez jarraian Europako txapelketetara sailkatzeko borrokan. Txuri-urdinek, azken lau jardunaldietara aurkariekiko nolabaiteko tartearekin iristen direnak, FC Barcelonari egingo diote bisita txapelketako tarte erabakigarrian, iaz egin zuten bezala. Azken aurrekariak blaugranen aurrean eraman beharreko bidea markatzen du, berriz ere sendoak izatea areatan arrakastatik gertuago egoteko.
Xaviren bigarren denboraldi osoa ez da ezarritako helburuetara iristen ari. Lidertzatik urrun, gaur egun hirugarren postuan, eta kopa eta kontinental mailako tituluengatik borrokatu gabe, itxura ona eman nahiko dute euren zaleen aurrean joan den asteburuan Girona FCren aurkako derbian porrot mingarria jaso ostean. Aurkezpen gutxi behar dute gure aurkariek, titularrak eta garrantzitsuak euren selekzio nazionaletan. Duelu gogorra izango da, baina historia egin nahi izateak hau dakar. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin