Sansek eta emakumezkoen lehen taldeak Zubietako estadioan jokatuko dituzte asteburu honetako partidak. Jon Ansotegik zuzentzen duen taldeak bihar, larunbata, 14:00etan jokatuko du; Gorka Alvarezen taldeak, berriz, igandean, 12:00etatik aurrera.
Bi neurketa horiek direla eta, Realak hainbat gomendio eta argibide prestatu ditu zaleei Zubietarako joan-etorriak eta estadiorako sarbidea errazteko.
Aparkalekua
Zubietako estadioko aparkalekuak 50 ibilgailu ingururentzako lekua du. Bertara iristeko, Merkabugati biribilgunetik sartu eta Eskusaitzeta kaletik igo beharko da. Aparkalekua partida bakoitza hasi baino ordubete lehenago irekiko da.
Aparkalekuko plaza guztiak betetzen direnean, Eskusaitzeta industrialdean aparkatzea gomendatzen da. Merkabugati biribilgunetik zein industrialdeko goiko aldetik estadiora oinez iristeko zazpi minutu inguru behar dira.
Garraio publikoa
Zubietarako joan-etorriak errazteko, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.
Lurraldebusen BU15 lineak Donostiako Anoeta ingurua Eskusaitzetarekin eta Zubietarekin lotzen du, eta estadiora autoa erabili gabe joateko aukera eskaintzen du. Zerbitzuak ordubete inguruko maiztasuna du; beraz, joan aurretik joaneko eta itzulerako ordutegiak kontsultatzea gomendatzen da.
Era berean, Euskotren erabiliz Lasarte-Oriaraino iristeko aukera dago, eta handik Zubietako instalazioetarako bidea egin daiteke. Lurraldebusen beste zerbitzu batzuek ere Merkabugati biribilgunearen ingurura iristeko aukera eskaintzen dute.
Oinezkoentzako sarbidea
Oinez datozen zaleek bi sarbide izango dituzte estadiora iristeko: Eskusaitzeta kaletik edo Zubietako beheko aldean, Gorabide eraikinaren ondoan, dagoen kirol-instalazioetarako sarreratik.
Estadioko harmailetarako sarbidea
Estadioko ateak partida bakoitza hasi baino ordubete lehenago irekiko dira.
Bazkideek eta gainerako zaleek 2., 3. eta 4. ateetatik sartu ahal izango dute harmaila nagusira. Kanpoko taldeko zaleentzat, berriz, 1. atea egongo da erabilgarri.
Bazkideen sarbidea
Bazkideek txartel fisikoa edo Realzale App aplikazioan eskuragarri duten txartel digitalaren QR kodea erabili ahal izango dute estadiora sartzeko.
Gainerako zaleek ere sarrerak erosi ahal izango dituzte Realaren salmenta-kanal ofizialen bidez.
Txarteldegia eta RS Fan
Zubietako estadioko txarteldegia partida bakoitza hasi baino ordubete lehenago irekiko da, 1. atearen ondoan.
Gogorarazi behar da RS Fan programako kideek Sanseren partidetara sartzeko aukera dutela, eta sarrerak erosteko baldintza bereziak ere badituztela, partida bakoitzerako ezarritako abantailen arabera.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin